2025-04-01
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakForu Hobekuntzaren mugak onartzeak 78.000 nafar 1080 euro azpiko pentsioak jasotzera kondenatzen...

Foru Hobekuntzaren mugak onartzeak 78.000 nafar 1080 euro azpiko pentsioak jasotzera kondenatzen ditu

Beste batzuen artean LABek babesten duen Pentsionistak Martxan plataformak sustaturiko Herri Ekimen Legegilea eztabaidatu eta bozkatu da gaur Nafarroako Parlamentuan. Jakina denez, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aldeko bozka eman dute baina Geroa Bai eta Izquierda-Ezkerrak UPN, PP eta PSNren blokearekin bat egin dute.

Beste batzuen artean LABek babesten duen Pentsionistak Martxan plataformak sustaturiko Herri Ekimen Legegilea eztabaidatu eta bozkatu da gaur Nafarroako Parlamentuan. Jakina denez, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aldeko bozka eman dute baina Geroa Bai eta Izquierda-Ezkerrak UPN, PP eta PSNren blokearekin bat egin dute.

Herri Ekimen Legegilearen atal batzuekin ados ez zeuden alderdiek bazuten tramitazioari baiezkoa eman eta ondoren aldaketak proposatzeko aukera. Horren ordez, nahiago izan dute Ekimenari atea itxi eta ondorengo eztabaida eragoztea. 

Kontrakoek erabili dituzten argudioak bitan labur bildu daitezke: lehena, Nafarroak ez duela gaitasun ekonomikorik pentsioak 1080 eurora bitartean osagarritzeko; bigarrena, pentsio sistemaren kudeaketa Estatuari dagokiola eta horrela izan behar duela. 

Honela, eztabaida nagusienari ihes egin diote: Nafarroan 1080 euroko gutxieneko pentsioa izatea helburu politiko desiragarria da, ala ez? Jakina badela. Eta bigarrenik, Europako lurraldeen artean pertsonako Barne Produktu Gordin handienetako duena izaki, Nafarroak ba al dauka helburu hori arrazoizko epe batean eskuratzeko aukera? Bai noski. 

Arazoa honako hau da: Gizarte Segurantza propiorik gabe, murriztuz doan Espainiako pentsio sistemari partxeak jartzeko beste aukerarik ez du Nafarroako Parlamentuak, esaterako pentsioak lanbidearteko gutxieneko soldatarekin parekatuz. Baina geure pentsiodun pobreenek 707 euro jasotzearekin konformatu behar dugu ala? Espainiako lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentzia baliagarria al da Nafarroan, hemen bizitzeak duen kostea kontutan hartuta? Gure ustez, ez. 

Baina ikuspegi sozialetik hain garrantzitsuak diren galdera hauek erantzun beharrean, Izquierda-Ezkerra, Geroa Bai, UPN, PP eta PSNk Espainiako sistema politikoaz eta Nafarroaz duten ikuspegi ideologikoa lehenetsi dute. Bereziki deigarria da Izquierda-Ezkerrak Espainiako Gizarte Segurantzako kutxa bakarraz egindako defentsa; izan ere, argudio berberekin, Espainiako Ogasun bakarraren defentsa egin liteke, edota INSALUDera bueltatzea aldarrikatu. Nafarroak izan behar duen autogobernu mailaren inguruan alderdi bakoitzak bere ikuspegia izatea zilegia da, zilegia denez. Arazoa da nafar herritarrok ez dugula izan horren inguruan erabakitzeko, indarrean dagoen Foru Hobekuntza herri galdeketarik gabe inposatu zitzaigun eta. 

LABen jarrera argia da: ordenamendu juridikoaren ondorioz 78.000 nafar 1080 eurotik beherako pentsio batera kondenatuta baldin badaude, alda dezagun ordenamendu juridikoa! Ildo honetan, Nafarroako Gobernuari eta berau sostengatzen duten lau indar politikoei eskatzen diegu Nafarroako estatusaren inguruko eztabaida sozial eta instituzionalari ekin diezaiotela, Akordio Programatikoan jasota dagoen bezala, nafar herritarrok geure bizi baldintzen gaineko erabakiak hartzeko aukera izan dezagun, besteak beste pentsioei dagokionez.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Grebara deitu dugu Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioetan apirilaren 9an eta 10ean, lehen hitzarmena lortzeko borrokan

LABek eta ELAk proposamen bat eman diogu Aldundiari, bere lehen testuari erantzuteko. Sindikatuok ez dugu onartuko langileen lan-baldintzak nabarmen hobetuko ez dituen hitzarmenik.

Lan ikuskaritzak arrazoia eman digu eta PEPSICO zigortu du 2023ko arazoaren 30eko Greba Feminista Orokorrean izandako jarrera dela eta

Dena LABek sartu genuen salaketa baten harira izan da. Honen arabera, frogatuta geratu da grebalariak ordezkatuak izan zirela.

Gehiengo sindikalak eskatuta, Pradales lehendakariak Mitxel Lakuntza eta Garbiñe Aranburu hartuko ditu gutxieneko soldataz aritzeko

Confebaskek gutxieneko soldata Lanbidearteko Akordio bidez adosteari uko egin ondoren, ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek Pradales lehendakariari bilera eskatu zioten, eta bilera hori apirilaren 2an izango da.