2024-11-23
HomeZerbitzu PribatuakBankaLABeko 7 kide epaitu dituzte herri eta langileek sortutako aberastasunaz banka jabetzen...

LABeko 7 kide epaitu dituzte herri eta langileek sortutako aberastasunaz banka jabetzen ari dela salatuz eginiko protestagatik

LAB sindikatuko 7 kide epaituak izan dira gaur goizean Iruñeako epaitegietan, 2010eko irailean Santander Bankuaren Iruñeako bulego nagusietan euren buruak kateatuz egindako protesta dela eta. Epaiketa honen harira egunotan ekimena jarri du martxan LABek, "Emilio Botini herri epaiketa" lelopean, benetan epaitu beharrekoak bankako arduradunak direla salatuz.

LABeko 7 auzipetuak epaitegian zeuden bitartean, sindikatuko hainbat kidek kanpoaldean protesta egin dute, Emilio Botin eta banka espainiarraren aurkako epaiketa bat simulatuz.

Botinek berak esana da Santander bankuak 5.000 milioi baino gehiago irabazi dituela. Herritarroi murrizketak bata bestearen atzetik inposatzen ari zaizkigun honetan, zerbitzu publikoak murriztu eta lan erreforma inposatu diguten honetan, banka herritarrek, langileek sortutako aberastasuna bereganatzen ari dela salatzen du LABek.

Salaketa hori bera izan zen sindikatuko kideak Santanderreko bulegoetan kateatzera eraman zituen arrazoia.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.