2024-07-22
HomeUncategorizedPrebentzioa eta lan-osasuna lehentasun gisa jorratzeko exijitu dugu Arrasaten

Prebentzioa eta lan-osasuna lehentasun gisa jorratzeko exijitu dugu Arrasaten

Herrian gertatutako bi lan ezbehar larriak (bata hilgarria) salatu ditugu intersindikalarekin batera, eta beste behin ere gogorarazi behar izan dugu neurri egokiak hartuta lan istripuak saihesgarriak direla. Horrez gain, estresak, lan-erritmoek eta bestelako arrisku psikosozialek langileon osasunean duten eragina azpimarratu dugu.

Bi egunetako tartean lanean hildako pertsona bat eta larriki zauritutako beste bat izan dira berriki Arrasaten. Hori dela eta, Prekaritatea hiltzailea lelopean elkarretaratzea egin dugu Herriko Plazan. Beste behin ere senide eta gertukoei babesa adierazteaz gain, langileon bizitzak patronalaren etekinen gainetik egon behar duela aldarrikatuko dugu.

Bihar, Gasteizen

Arrasatekoa ez da izan azken egunotan Euskal Herrian gertaturiko lan-heriotza bakarra. Izan ere, Gasteizko Talleres Aratz lantegian 33 urteko behargin bat hil zen joan den ostiralean, makina batek harrapatuta. Asteasun kokatuta dagoen enpresa bateko langilea zen, Gasteizko lantegiak azpikontratatuta zebilena. Bada, gaur Asteasun elkarretaratze bat egin dute, eta bihar Gasteizen beste bat egingo da, ezbeharra gertatu zen lekuan, 11:00etan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.