2025-03-29
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaEnpresaren asmoen aurka egin dugu protesta, Simplytik Simplyra

Enpresaren asmoen aurka egin dugu protesta, Simplytik Simplyra

Simplyko langileek mobilizazioak egin dituzte, Sabeco Banaketako enpresa batzordeak deituta. Auto karabana bati ekin diote Mungiako Simplytik abiatuta, eta, herria zeharkatu ondoren, Durangoko Simply hipermerkatuan bildu dira euren eskubideak defendatzeko.

Sabeco Banaketa S.L. enpresak (SIMPLY dendak), langileen kontrako neurriak hartzeko asmoa adierazi du balizko salmenten jaitsiera argudiatuz. Izan ere, denda batzuen itxiera posibleaz gain (eta honen ondorioz emango liratekeen kaleratzeak), enpresak denda batzuen egungo funtzionamendu eredua aldatzeko nahia ere adierazi die langileei.

Aldaketa hauek ordutegien erabateko liberalizaziora eramango gintuzkete (urteko 365 egunak irekita, 18 ordu egunean) eta orain arte langileek borrokatutako lan-baldintzen galera suposatuko luke (denda batzuetan Simply-ko hitzarmen estatala aplikatzeko nahia, Bizkaiko elikadurako hitzarmena gutxika saltatu nahi dutelarik).

Egoera honen aurrean, langileek mobilizazioak egin dituzte, euren eskubideen defentsan. 

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.