2024-11-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLangileon osasuna eta bizitza erdigunean izango dituen eredu berria behar dugu

Langileon osasuna eta bizitza erdigunean izango dituen eredu berria behar dugu

Gaur, hilak 9, lan istripuz izandako heriotza baten berri izan dugu. Langile batek lan istripu ez traumatikoa izan du eta larrialdi ekipoek ezin izan dute ezer egin. RM enpresako langilea zen, Cotronicen azpikontratatuta, hau modu berean Telefonicaren azpikontrata delarik. Jakina da lan baldintzak, presioak eta estresa direla faktore nagusietakoa istripu kardiobaskularretan eta lanistripuen arrazoi nagusietakoa bilakatu dira.

Lehenik eta behin, gure elkartasuna eta babesa helarazi nahi diegu senide eta lankideei. Heriotza honekin,aurten gutxienez 10 dira lanean hildako langileak.

Lan istripu honen eta gainerakoen atzean langilen lan eta bizi-baldintzak daude. Lan-baldintza txarrak, halanola erritmo altuak, presioak, agintekeria, etab. estresa sorten dutenak eta honetatik eratorrita, langileenhainbat gaixotasun, batzutan heriotza sortarazten dutenak.

Gainera, azpimarratu nahi dugu Telefonica, Cotronic eta hauen azpikontratek denbora daramatela,
azpikontratazioa eta prekarizazioa salatzen. Greba eta lanuzteak ere egin dira jasaten dituzten baldintza etapresioengatik.

Gainera, azkenengo asteetan larritasun handiko beste istripu batzuk jasan dituzte, telefonia posteak hautsiondoren altueratik erorita, hau guztia bizi ditugun lan baldintza okerrak, presioa, presak… sortuta.

Argi dugu istripu hau edo beste edozein istripu ez direla zerbait isolatua, ekonomia langile klasearenosasuna eta bizitzaren gainetik lehenesten duen eredu produktiboaren isla baino.

LAB sindikatuan argi dugu, lan istripuek suposatzen duten gaitz indibidual, familiar eta sozial honi aurreegiteko arma bakarra mobilizazioa eta borroka direla, norabide aldaketa behar dugulako, eredu aldaketa,langileon osasun eta bizitza erdigunean izango dituena.

Horregatik, LABetik langile guztion eskubideen eta lan-baldintza duinen alde borrokara lotzeko deia egitendugu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.