Martxoak 8 honetan, Oñatiko Chinchurreta enpresako langileok kalera atera gara, orduerdiko lanuzteak eginez 3 errelebotan. Eguerdian, elkarretaratze bat egin dugu enpresa atarian, “Bizitza duinak guztiontzat” lemapean.
Ekimen hauekin, emakumeek lan munduan sufritzen duten diskriminazio egoera salatu nahi izan du enpresa batzordeak. Honetaz gain, Chinchurreta enpresari ere exigentzia bat bideratu diogu langileok, sinatuta daukagun akordioa bete dezala, hau da, hemendik aurrerako kontratazioen %66a emakumezkoak izan daitezela.