2024-11-22
HomeEmakumeakMartxoak 8EGIN KONTU! Aurrekontu feministen garaia da

EGIN KONTU! Aurrekontu feministen garaia da


Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurrekontuen eztabaida pil-pilean delarik heldu zaigu aurtengo martxoaren 8a. Martxoaren 8ko egunean, urtero, emakumeok gure bizitzaren esparru ezberdinetan oraindik ere pairatzen ditugun diskriminazio eta biolentzia egoerak salatzen ditugu eta dei egiten diegu instituzio zein agintari politikoei, egoera iraultzea ekarriko duten lege, politika eta neurri ausart eta feministak praktikan jar ditzaten.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurrekontuen eztabaida pil-pilean delarik heldu zaigu aurtengo martxoaren 8a. Martxoaren 8ko egunean, urtero, emakumeok gure bizitzaren esparru ezberdinetan oraindik ere pairatzen ditugun diskriminazio eta biolentzia egoerak salatzen ditugu eta dei egiten diegu instituzio zein agintari politikoei, egoera iraultzea ekarriko duten lege, politika eta neurri ausart eta feministak praktikan jar ditzaten.

Aurten, aukera ezin hobea dute, borondate politikoarekin, emakumeok pairatzen dugun egiturazko diskriminazioari aurre egiteko neurri praktiko eta gauzagarriak martxan jartzeko, orain aurkeztu behar baititu Eusko Jaurlaritzak EAErako aurrekontuak. Aurrekontu publikoak, izatez, herritarrengandik erabat urrun geratzen den diru sarrera eta gastuen txosten tekniko huts bat baino zerbait gehiago dira. Aurrekontuak erabaki politikoak dira, diru publikoa zertan eta nola gastatuko den zehazten dute, hau da, eraiki nahi den jendarte ereduaren de nizio argia dira. Era berean, aurrekontuak dira herri batek bere aberastasunaren banaketarako duen bitarteko edo tresnarik garrantzitsuena. Eta esan beharrik ez dago, soilik aberastasunaren banaketa justu, orekatu eta etiko batek bermatu ditzakeela herritar guztientzako bizi baldintza duinak.

Aurrekontu feministak nahi ditugu. Bizitzaren sostengarritasuna erdigunean jarri, pertsonen behar zein interesak babestu eta bermatu, eta bizitzaren prekarizazioari aurre egitea ahalbideratuko duten aurrekontuak behar eta nahi ditugu.

• ABERASTASUNA BANATU

 
– Politika fiskal berria eskatzen dugu, gehiago dutenek gehiago ordain dezaten.

– Prekarietate eta pobreziaren kontrako babes plan integrala: emakumeon egoera irauli ahal izateko neurri eta estrategia zehatzak barnebilduz, pobreziak emakume aurpegia izateari utz diezaion.

– 1.200 euroko gutxieneko soldata.

– RGI eta gainerako laguntzetan emandako murrizketak baliogabetu, eta gizarte babesa handitzeko neurriak. Are gehiago, enplegu bat izan arren, prestazio sozialak jaso behar dituztenen kopurua etengabe igotzen ari den honetan.

– Etxebizitza publikoen gizarte sarea: Etxebizitzaren legeak bermatzen duen etxebizitzarako eskubide subjektiboa salbuespenik gabe bete dadin.
 

• LANA BANATU

– 35 orduko lan astea: oro har lanaldia murrizteak guztioi gure zaintza lan eta ardurei modu korresponsablean erantzutea ahalbideratuko digulako; bestalde, emakume askoren kasuan 35 orduko lan astea bermatzea ere bada lanaldi partzial inposatuekin bukatzeko neurri bat.

– Lanaren ikuspegi integralari erreparatuko dion erantzunkidetasun eta kontziliazio legea:
 

– Zaintza lanen banaketa orekatu eta erantzunkidea bermatuko dituzten neurriak, erantzunkidetasun laborala eta familiarra modu paritarioan sustatzea ahalbideratzeko neurriak.

– Bizitzaren zaintza zikloei modu egokian erantzungo dion zerbitzu soziokomunitarioetako sare bat eraikitzea.
 

• BIOLENTZIA MATXISTAREKIN AMAITU

– Biolentzia matxistaren aurkako lege integrala: integrala, eragin eremu edo esparruak anitzak direlako (babesa, bitartekoak, hezkuntza, komunikabideak…) zein administrazio ezberdinen arteko jarduera koordinatua beharrezkoa duelako.

– Ikastetxe eta institutu guztietan ezarri beharreko hezkidetza plana, baliabide tekniko zein ekonomikoak aurreikusiko dituena.
 

Aurtengo martxoaren 8an, beraz, Eusko Jaurlaritzak, eta bide batez, agintari politikoek, aukera dute urteroko diskurtso instituzional formal eta hutsaletatik benetako praktika eta neurri ausart feministetara urratsa emateko. Erabaki egin behar dute emakumeen bidelagun izan nahi duten ala emakumeoi iruzur berri bat egiteko prest dauden. Guk, emakumeok, ez dugu iruzur berririk onartuko.
  

EGIN KONTU! Aurrekontu feministen garaia da [PDF]
Bilbo: Arriaga, 19:30 
Iruñea: Gaztelu plaza, 20:00
Donostia: Bulebard, 19:00
Gasteiz: San Anton Plaza, 20:00
Baiona: Herriko Etxea, 18:30

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

BetiOn Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzuaren hitzarmena sinatu dugu, gutxieneko %30,08ko soldata-igoerarekin

Ostegun honetan, azaroaren 21ean, LAB sindikatuak hitzarmen kolektiboa sinatu du EAEn telelaguntzako eta jarduera soziosanitario osagarrietako zerbitzu publikoa kudeatzen duen Ilunion sozio-sanitario-Ibermática Aldi Baterako Enpresa Elkartearentzat. Honek 80.000 herritar baino gehiago artatzen ditu.Negoziazio luzea eta gogorra izan da. Bi enpresaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurkako negoziazioa, azken honek pribatizatzen baitu langileek ematen duten zerbitzu publikoa. Hala ere, langile nekaezin eta aktiboek egindako borrokaren ondorioz, hobekuntza oso garrantzitsuak lortu dira:Soldata-igoera • Gutxienez % 30,08ko soldata-igoera lortu da. Gainera, KPIari lotutako igoera da, eta hori bermatzeaz gain, erosteko ahalmena benetan berreskuratzea dakar. • % 30,08ko igoera hori, oinarrizko soldatari ez ezik, soldata-osagarri guztiei ere aplikatuko zaie.Lanaldi-murrizketa Urteko lanaldia 1.592 ordukoa izango da, eta orain artekoa ia hiru lanaldi osotan murriztuko da.Lizentziak, familia-kontziliazioa eta urteko lanaldia doitzeko egunak: • 12 urtetik 14ra igotzea zaintzagatiko lanaldi-murrizketa. • Ordaindutako lizentzia guztiak parekatzea ahaidetasun sozial gisa izendatutako pertsonarentzat. • Malgutasun handiagoa urteko lanaldia doitzeko egunetan. • Hitzarmen bidez erregularizatzea jaiegun arruntetan lan egiteagatiko konpentsazioa, errege-dekretuaren arabera, LABek aurretik aurkeztutako salaketaren aurrean.LABen argi dugu lortutako hobekuntza guztiak langileen zati handi batek egindako mobilizazio, greba eta batzarrei esker lortu direla. Borroka honek merezi izan du.Jakin badakigu oraindik eduki garrantzitsuak daudela lortzeko, eta LABek horiei aurre egiten hasi nahi du. Sindikatu honek argi dauka BetiOneko langileek zerbitzu publikoa ematen duela eta langile publikoak direla.Gaurtik aurrera, LAB lanean hasiko da langileekin publifikaziorako bidea eta urrats zehatzak adosteko, eta hori onuragarria izango da bai langileentzat bai zerbitzu horren erabiltzaileentzat.Amaitzeko, LABek bere onespen zintzoa adierazi nahi die lan-baldintza bidezkoagoen alde borrokatu diren pertsona guztiei. Iritzi desberdinak, beti legitimoak eta askotan beharrezkoak izan arren, egindako bidea egin gabe ez ziren hobekuntza garrantzitsu horiek lortuko.

Araudiaren erreformak atzeratu egiten du erregularizazio masiboa Atzerritarren Legea indargabetzeko beharrezko urrats gisa

Atzerritarren Legearen araudiaren erreforma onartu zuen pasa den asteartean Espainiako Gobernuak. Maiatzaren 17an sartuko da indarrean, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak bultzatuta.

Gizarte Segurantza propioa eskatu dugu, langileen osasuna kontrol eta presioaren gainetik jartzeko

LAB sindikatuko zenbait kidek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Iruñean, INSS Gizarte Segurantzaren Espainiako institutuaren bulegoen ondoan, kapitalak langileriari egiten dion kontrol eta presioaren gainetik osasuna eta prebentzioa jar daitezela aldarrikatzeko. LABek Gizarte Segurantza propioa eskatzen du, nafar langileen beharrak benetan erdigunean paratuko dituena.