2025-04-05
HomeZerbitzu PribatuakBidaiarien garraioaLangileen asanbladara eramango dugu Gasteizko tranbiaren aferan lanuzteekin jarraitu ala ez erabakitzeko...

Langileen asanbladara eramango dugu Gasteizko tranbiaren aferan lanuzteekin jarraitu ala ez erabakitzeko eztabaida

Batzorde Iraunkorrak enpresako zuzendaritzarekin gaur egin duen bileran, enpresak proposamen berri bat egin du. LABek positibotzat jo du zuzendaritzak bilera honetan izan duen negoziatzeko jarrera. Hasieratik jarrera hori bera izan balu, gatazka ez zatekeen une honetan dagoen bezala enkistatuko.

Oraindik ez da negoziazioa amaitu, baina bihar goizean eta arratsaldean egingo den langileen asanbladari helaraziko dio proposamena sindikatuak, lanuzteak bertan behera utzi nahi dituzten ala ez erabaki dezaten.

Beraz, biharko goizeko eta arratsaldeko lanuzteak mantenduko dira eta hurrengo astekoak batzarrean erabakiko dira.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

17. hildakoa 2025a hasi denetik Euskal Herrian, 10.a Nafarroan

Atzo, 55 urteko langile iruñear bat hil zen Agoitzen aldamiotik erorita. Tejados Aoiz enpresako langileak 10 metroko erorikoa izan zuen.

Langileen aldeko politika publikoen beharra partekatu du LABek EH Bildurekin

LABen eta EH Bilduren ordezkaritza banak, LABeko koordinatzaile orokor Igor Arroyo eta EH Bilduko EAEko Legebiltzarreko bozeramaile Pello Otxandiano buru, bilera izan dute gaur Donostian.

LABek salatu du Iruñeko alokairuko bizikleten zerbitzua kudeatzen duen enpresak atzerapenekin ordaintzen duela eta dagoeneko bi nomina oso zor dizkiela langileei

LAB sindikatuak salatu nahi du Ride On Pamplona Iruñeko alokairuko bizikleta elektrikoen zerbitzuko langileak egoera larrian daudela, sei hilabete baitaramatzate nominak berandu kobratzen eta egun enpresak bi nomina oso zor baitizkie. Lan baldintza duinak bermatuko dizkien eta zerbitzuaren jarraipena bermatuko duen berehalako irtenbidea eskatzen dute langileek.