Enpresa oso txikien hauteskunde sindikaletako emaitzen eta irakurketaren berri eman dute LABeko ordezkariek, Baionan.
LABeko ordezkariek agerraldi bat egin dute Baionan, TPE (enpresa oso txikiak) hauteskundeetako emaitzen irakurketa egiteko. Hain zuzen ere, sindikatuko kideek emaitzen berri eman dute, Euskal Herri mailari dagokionez. LABeko lagunek jakinarazi dute parte hartze zinez txikiegia izan dela, eta horrekin ezin direla pozik egon. Aldiz, nabarmendu dute emaitzek erakutsi dutela, "estatu frantses mailako sindikatu indartsuenak lurralde guzietan azkar jausten badira, ahatik LAB edo STC bezalako sindikatuak indartsu igotzen direla".
TPE hauteskundeetako emaitzen arabera, LAB lehen indarra izan da Ipar Euskal Herrian eta bigarrena, departamendu mailan.