2024-11-22
HomeEkintza SindikalaAmazonek negoziazioari uko egin dio eta errepresioaren bidetik jarraitu du

Amazonek negoziazioari uko egin dio eta errepresioaren bidetik jarraitu du

Azken asteetan, hainbat langilek enpresaren partetik zigor larriak jaso ditu (enplegua eta soldata etetea) Trapagarango lantegian, nahiz eta egotzitako gertakarien frogarik ez egon edo enpresak ezarritako lan-erritmo jasanezinaren ondorio izan.

Alde batetik, bi langile zigortu dituzte zinta garraiatzailea gelditzeagatik, zirkulatzen ari ziren pakete guztiak ezin kudeatu izanagatik, guztiz onartezina den lan-karga dela-eta.

Bestalde, ordezkari bat zigortu dute nagusi baten argazkia “karikaturizatzeagatik”, inolako frogarik gabe. LABek oso larritzat jotzen du Amazonek bide errepresibo-bide horretatik jarraitzea eta sindikatuko ordezkari bat zigortzea frogak aurkezteari uko eginez (existitzen ez direlako ). Jarrera horrek enpresak hilabete hauetan erakutsi duen estrategia antisindikalari erantzuten dio.Azken mugimendu horiek Amazonek azken hilabeteetan hartutako estrategiaren barruan kokatzen dira. LABek Trapagarango Amazon zentroan hitzarmen propio bat negoziatzeko garatutako ekintza sindikala hasi zuenetik, erraldoiaren erantzuna beti izan da berdina: Bizkaiko garraio-hitzarmena aplikatzen jarraituko da, nahiz eta ez dion erantzuten zentro logistiko baten errealitateari eta ez dituen langileen beharrak asetzen. Enpresak ez du inola ere negoziatu nahi.Eskubideak defendatzeko borrokara jotzea baino beste aukerarik izan ez duten honetan, langileek lanuzteak egin dituzte, baita ia behargin guztiek babestutako greba-egunak ere. Bada, identifikatu eta jipoitu dituen polizia bidaltzea izan da erantzuna, beste behin ere.Gauzak horrela, itxikeriaren aurrean negoziazioaren aldeko apustua egiten jarraitzen du LABek, ezein zigorren aurrean arrazoiz josita baitaude langileak. Hori dela eta, Trapagarango Amazonen hitzarmen propio baten alde borrokan jarraitzeko asmoa daukagu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.