2024-07-05
HomeIndustriaPapergintzaMartxoaz geroztik ez dutela soldatarik jaso salatu dute Unipapel enpresako langileek

Martxoaz geroztik ez dutela soldatarik jaso salatu dute Unipapel enpresako langileek

LAB eta ELAko enpresa batzordeko kideek Adunako lantegiko langileen egoera salatu dute, jada 12 direlako zor zaizkien nominak, aparteko ordainsariak barne. 2016ko uztailaren 11az geroztik, langile guztiak etendura EEE batean daude, %100ekoa, eta duela egun batzuk jakin dute Espainiako Auzitegi Nazionalak EEEa atzera bota duela, iruzurra dela argudiatuz. Hau guztigatik, elkarretaratze bat egin dute gaur, lantegiaren kanpoaldean, konponbide duin bat eskatzeko.

Hau da Unipapeleko enpresa batzordeak argitaratutako oharra:

ELA eta LABeko komiteko kideok, enpresa konkurtso egoeran sartu eta 6 hilabetera bizi dugun egoera salatzen dugu.

Unipapeleko langile guztiak, 2016ko uztailaren 11az geroztik, etendura EEE batean gaude, 100%ekoa, eta duela egun batzuk jakin dugu Espainiako Auzitegi Nazionalak Enplegua Erregulatzeko Espedientea (EEE) atzera bota duela, iruzurra dela argudiatuz. Beraz, EEEa baliogabetua egonda, jada 12 dira enpresako langileei zor zaizkien nominak, martxotik gaur arte, aparteko ordainsariak barne.

Honen erantzule zuzena Springwater putre funtsa da, hauek dira langileok bizi dugun egoera gogorraren erantzule zuzenak. Izan ere, bertako administratzaile nagusi den Martin Grushkak, ADVEOren laguntza zuzenarekin, Unipapel egoera kritikora eraman eta likideziarik gabe utzi baitu, nominak ordaindu gabe uzteraino.

Gaur egun, langileok zain gaude ea administratzaile konkurtsalak egoera bere gain hartzen duen. Bi sindikatuok harriduraz ikusten dugu Martin Grushkak Unipapelen zein beste enpresa batzutan (Pullmantur, Miró, Peggy Sue, Imtech…) egindakoa. Izan ere, bere helburua, enpresak hustu eta langileak inongo babesik gabe uztea baita.

Aldi berean, administrazioek izandako jarrera ere salatu nahi dugu, berriro ere ez baitute inongo interesik azaldu enpresaren etorkizuna bermatuko lukeen irtenbide bat bilatzen, langileon etorkizuna bermatuko lukeen irtenbide bat bilatzen.

Amaitzeko, ardura duten alde guztiei egoerarekin erantzule izan eta lehenbailehen langileentzat irtenbide duin bat izango duen soluzio bat bila dezatela exijitzen diegu, eta bila dezatela azkar!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mecanerretik makinak ateratzen hasi dira, eragileok eskaturiko alternatiba aztertu barik

Urdulizko lantegiaren etorkizuna bermatzeko trantsizio ekosozialaren aldeko eragileok mobilizazioa egin dugu gaur fabrikaren aurrean.

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu

Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.