2025-03-28
HomeUncategorizedLAB CONFEBASKek deitutako bileran egongo da

LAB CONFEBASKek deitutako bileran egongo da

Gaur goizean CONFEBASKek lau sindikatuak bilera batera deitu gaitu negoziaketa kolektiborako akordio intersektorial bat negoziatzeko mahaia irekitzeko. LABek berriki eman zuen agerraldian esandakoan berresten gara. LAB beti egon da negoziazio kolektiborako euskal esparrua blindatzearen alde eta akordio intersektorial bat erdiesteko egondako bi negoziazioetan parte hartu du. Orain arte CONFEBASK izan da horrelako akordio bat ekidin duena. Gogoratu behar da 2013an ezezkoa eman ziola horrelako egitura akordio bati.

Orain deialdi berri baten aurrean aurkitzen gara eta CONFEBASKek argitu beharko du ea jarrera aldatu ote duen eta ea prest ote dagoen 2013an ezetz esan zion akordioaren moduko bat negoziatzeko.

Konbokatoria honek, uztaileko akordioaren porrota erakusten du, saihesbide bat hartu nahi izan zuten gehiengo sindikala baztertuz eta orduan salatu genuen moduan, erabat antisindikala izateaz gain ez du inolako konponbiderik ekarri.

2013tik hona egoera aldatu egin da, okerrera noski, tartean negoziazio kolektiboaren estatalizazio prozesu bat egon da eta orain horrelako egitura akordio batek, zentzu osoa mantentzen jarraitzen du baina egoera berriei ere aurre egin behar die. Negoziazio kolektiboko euskal esparrua blindatzeko egitura akordio batek, euskal eremuko hitzarmen guztiak babestu behar ditu.

Bestalde, negoziazio kolektiboa desblokeatzearen beharraz ere hitz egin behar da, hitzarmenak gure eremuan nahi ditugu baina bizirik ere nahi ditugu, hitzarmenak berritu egin behar dira.

LABek abiapuntu egokitzat jotzen du 2013an CONFEBASKek zapuztu zuen akordio saiakera eta datorren astean negoziazio mahai berria osatzeko bilerara joango dela iragartzen du, CONFEBASKen proposamena jaso eta aztertuko dugu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.