2025-12-14
HomeZerbitzu PublikoakEusko JaurlaritzaLarrialdietako Osasun Garraio Sareko langileek protesta egin dute

Larrialdietako Osasun Garraio Sareko langileek protesta egin dute


Larrialdietako Osasun Garraio Sareko enpresa batzordeek zerbitzuko langileek pairatzen duten egoera larria salatu dute. LAB, ESK, CCOO, ELA eta UGT sindikatuak daude ordezkatuta enpresa batzordeetan, eta goizean elkarretaratze bat egin dute Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren aurrean, Larrialdiak-Eulen errudun, Eusko Jaurlaritza arduradun leloarekin.

Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak azken lehiaketa Larrialdiak/LRK kooperatibak eta Eulen enpresak osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteari esleitu zionetik zerbitzuaren egoera penagarria da. Langileek hala salatu zuten duela hilabete egindako agerraldi batean, eta egoerak bere horretan jarraitzen duela berretsi dute gaurko protestan. Osasun Sailetik ez dute egoera hobetzeko konpromisorik lortu; hortaz, erakundeei berriro exijitu diete larrialdietako sareak ezinbestekoak dituen kalitate baldintzak berma ditzatela.

Larrialdietako Osasun Garraio Sarean hirurehun bat langile ari dira lanean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta Osakidetzak koordinatu eta eman ohi dituen larrialdietaz arduratzen dira. Hainbat urraketa pairtatzen dituztela slatu dute: zigorrak, kaleratzeak, soldata lotsagarriak eta utzikeria baliabideei dagokienez, besteak beste.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.