2025-04-05
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaEuskoTreneko langileek zigor txostenak bertan behera uzteko exigitu dute

EuskoTreneko langileek zigor txostenak bertan behera uzteko exigitu dute


Eusko Treneko Amara geltokiko langileek, gaur, hilak 4, elkarretaratzea egin dute enpresaren jarrera salatzeko. Negoziazioetan izandako jarrera immobilistaz gain, enpresa edozein aitzakia erabiltzeko prest dago langileak zigortzeko. Hala nola, langileen asanbladak egindako greba deialdia ilegala izan zela edo honen deskonbokatoria modu desegokian egin dela argudiatuz greba batzordea expedientatu du enpresak.

Elkarretaratze honen bitartez euskotreneko zortzi greba batzorde kideei enpresak zabaldutako zigor txostena salatu nahi izan dute, baita enpresaren zuzendaritzak Topo eta Zumaiako lineetan ezarritako maiztasun berriek sortutako gatazkari irtenbide negoziatua bilatzeko erakutsi duen borondate eza ere. Euskotreneko zuzendari orokorra den Imanol Lezak enpresa negoziatzeko prest degoela esan arren praktikan beste errealitate batekin egin dute topo langileek. Hain zuzen ere Euskotreneko zuzendaritzak urriaren 5etik aurrera deituta zeuden lanuzteen deialdia egin zuten greba batzordeko zortzi kideei zigor txostena zabaldu die.

Bere momentuan lan uzte hauek bertan behera utzi ziren giza baliabideen sailaren arduradunak ilegal deklaratuko zuen mehatxua bota baitzuen eta behar ziren berme juridikoekin burutu nahi baitziren. Arazoa konpondu gabe bazegoen ere, greba deialdia bertan behera uzteko idatzia aurkeztu zen. Hau da, euskotreneko zuzendaritzak eman duen aitzakia zigor txostena zabaltzeko, lanuzteak bertan behera utzi izana.

Langileok argi utzi nahi dute zuzendaritza oker dabilela gatazka zigor txosteneko konpondu nahi badu. Gaurko elkarretaratzearen bidez eta azaro eta abenduan egingo dituzten lanuzteekin zigor txostenak bertan behera uzteko eta gatazka honen jatorrian dauden arrazoiak modu arduratsuan konpontzeko exigituko diote.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

17. hildakoa 2025a hasi denetik Euskal Herrian, 10.a Nafarroan

Atzo, 55 urteko langile iruñear bat hil zen Agoitzen aldamiotik erorita. Tejados Aoiz enpresako langileak 10 metroko erorikoa izan zuen.

Langileen aldeko politika publikoen beharra partekatu du LABek EH Bildurekin

LABen eta EH Bilduren ordezkaritza banak, LABeko koordinatzaile orokor Igor Arroyo eta EH Bilduko EAEko Legebiltzarreko bozeramaile Pello Otxandiano buru, bilera izan dute gaur Donostian.

LABek salatu du Iruñeko alokairuko bizikleten zerbitzua kudeatzen duen enpresak atzerapenekin ordaintzen duela eta dagoeneko bi nomina oso zor dizkiela langileei

LAB sindikatuak salatu nahi du Ride On Pamplona Iruñeko alokairuko bizikleta elektrikoen zerbitzuko langileak egoera larrian daudela, sei hilabete baitaramatzate nominak berandu kobratzen eta egun enpresak bi nomina oso zor baitizkie. Lan baldintza duinak bermatuko dizkien eta zerbitzuaren jarraipena bermatuko duen berehalako irtenbidea eskatzen dute langileek.