2024-07-22
HomeEkintza PolitikoaLarriki gaixorik dauden euskal presoak etxeratzearen aldeko manifestazioan izango da LAB

Larriki gaixorik dauden euskal presoak etxeratzearen aldeko manifestazioan izango da LAB


Larunbatean SAREk Donostian “Larriki gaixorik dauden euskal presoak etxera” lemapean egingo duen manifestazioan parte hartzeko deia egiten duLABek. Sindikatua bertan izango da Ainhoa Etxaide Idazkari Nagusia buru duen ordezkaritza batekin. Egun, gaixotasun larriak dituzten 10 presok kartzelan jarraitzen dute.

Giza eskubideen ikuspegitik eta gatazkaren konponbideari begira, dispertsioarekin amaitu eta euskal preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzen dugu, salbuespeneko legedia desaktibatuz. Honi lotuta, gaixo larriak dituzten presoen etxeratzeak berebiziko garrantzia du.

Etxean nahi ditugu, aske nahi ditugu, eta horren alde lanean jarraituko dugu, lantokietan zein kalean, euskal preso politikoak etxera ekartzeko.

Bere kideei manifestazioan parte hartzeko deia egin nahi die LABek, eta preso eta iheslarien eskubideen aldeko borroka, lantokietan ere indartzera.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.