2024-11-25
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLan istripu hilgarria Mungian #prekarietateaHiltzailea

Lan istripu hilgarria Mungian #prekarietateaHiltzailea

Lan-istripuetan patronalak duen erantzukizuna nabarmentzen du LABek



Atzo donostiar langile batek izandako lan istripu hilgarriaren berri izan genuen. Istripua Mungian dagoen Técnicas Hidráulicas enpresan gertatu zen. LAB sindikatutik, lehenik eta behin elkartasuna eta samina adierazi nahi diogu langilearen familia, ahaide eta enpresako langileagoarekin. Zendutako langile berri honekin gutxienez 46 dira aurten Euskal Herrian lanean hildako langileak.
 

Azpikontrata bateko langile batek pairatutako istripu berri bat, azpikontratazioa prekarietatearen oinarrizko osagaia da, eskubide falta, prebentzio neurri falta, erritmo azkarrak, presioa, koordinazio eta kontrol neurrien faltakin batera, gutxi batzuen irabazien mesedetan.

Nazka nazka eginda gaude, eredu honek erakartzen digun ondorioetaz, egoera honen erantzuleen mezu eta hitz lotsagarriekin mozkin era irabaziak lehenesten denean, langileen osasuna era bizitzaren aurretik.

Nabarmendu nahi dugu gertakari hauen aurrean patronalak duen ardura, eta gertakari hauen aurrean erakusten duten isiltasuna. Edo oraindik larriena dena, Confebaskek, modu lotsagarrian errepide eta lan istripuak berdintzen dituenean, zorigaitzaren ondorio balira bezala. Laneko istripuen aurrean badaude erantzuleak, ikerketaz ikerketa ikusten den moduan, ez da zorigaizto edo zorte kontua.

Erakundeei, ikuskaritza, Osalan eta lan delegaritzari dei egiten diegu behar bezalako ikerketa eta neurriak hartu ditzaten enpresa hauen aurrean, eta behar bezalako prebentzio politika ezarri eta kontrolatu dezaten. Beharrezko ikusten dugu eredu aldaketa, langileon osasuna eta bizi eta lan baldintza lehentasunezkoak izango dituen eredu ekonomiko eta sozialerako bidean .

LABetik langileon osasuna eta eskubideen alde lanean eta borrokan jarraituko dugu. Horregatik guztiagatik, heriotza berri hau salatzeko deituko diren ekimenetan parte hartzeko deia zabaltzen dugu.

 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lantokietako indarkeria matxistari aurre egiteko politika eraginkorrak exijitu ditugu

Horretarako, eskari bana erregistratu dugu EAEko zein Nafarroako lan ikuskaritzetan eta mobilizazioak ere egin ditugu Gasteizen eta Iruñean.

Munduko Federazio Sindikaleko Gazteen 4. Kongresuan parte hartu dugu

LAB sindikatuak Munduko Federazio Sindikalaren (MFS) Langile Gazteen 4. Kongresuan parte hartu du, azaroaren 22tik 23ra, Marseillan. "Gazte langile antolatuak eta militanteak, lan eta bizitza duin baten alde" lelopean, Kongresuak kontinente guztietako 29 herrialdetatik etorritako 45 sindikatutako ordezkariak bildu ditu.

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.