2024-12-23
HomeEkintza SozialaPrekarietatearen aurrean, ezinbestekoak dira neurri eraginkorrak kalitatezko enplegua sortzeko

Prekarietatearen aurrean, ezinbestekoak dira neurri eraginkorrak kalitatezko enplegua sortzeko

Abuztuan Hego Euskal Herrian erregistratutako langabeziak gora egin du. Datu ofizialen arabera 182.013 pertsona daude langabezian, uztailean baino 943 gehiago. Aurreko hilabeteetako datu postiboak atzean utzi eta udaren amaiera adierazten dute datu hauek. Hala ere, aurreko hilabeteetan salatzen genuen moduan, aipatu beharra dago azken aldian, baina bereziki, uda garaian sortzen diren enpleguak oso prekarioak eta epe motzekoak izaten direla.

Abuztuan Hego Euskal Herrian erregistratutako langabeziak gora egin du. Datu ofizialen arabera 182.013 pertsona daude langabezian, uztailean baino 943 gehiago.

Hego Euskal Herrian langabeziak gora egin badu abuztuan, bilakaera desberdina izan da EAEn eta Nafarroan; EAEn langabezia 1.650 pertsonatan hazi den bitartean Nafarroan 707 pertsonatan gutxitu da.

Aurreko hilabeteetako datu postiboak atzean utzi eta udaren amaiera adierazten dute datu hauek; turismoarekin loturiko zerbitzuetan kontratatutako hainbat langileren kontratu amaiera, industrian uda garaian ordezkapenak egiteko kontratatutako langileen kontratu amaiera, …

Hala ere, aurreko hilabeteetan salatzen genuen moduan, aipatu beharra dago azken aldian, baina bereziki, uda garaian sortzen diren enpleguak oso prekarioak eta epe motzekoak izaten direla.

Bestalde, hilabetez hilabete areagotzen ari da epe luzeko langabezia eta horren ondorioz langabeziagatiko babes sistemak eskaintzen duen estaldura tasa geroz eta ahulagoa da. Gaur egun 3 langabetik 1ek baino gutxiagok jasotzen du langabezia prestazioa.

Azkenik, aipatu beharra dago langabeziarena baino kezkagarriagoa dela Gizarte Segurantzako afiliazioak EAEn izan duen bilakaeraren datua; langabezia 1.650 pertsonatan hazi den bitartean, Gizarte Segurantzako afiliazioa 10.787 pertsonatan gutxitu da, %1,18.

Beraz, datu hauek garbi erakusten dute pobrezia eta prekarietatea zabaltzen ari direla gizartean, langile eta langabeen artean, eta ezinbestekoa dela neurri eraginkorrak hartzea kalitatezko enplegua sortzeko.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...