2024-07-03
HomeEkintza SindikalaBeste behin ere kalera atera gara erretreten erreformari ezetz esateko

Beste behin ere kalera atera gara erretreten erreformari ezetz esateko

Ipar Euskal Herriko langileek grebara jo dute gaur, hirugarrenez, Frantziako Gobernuaren pentsio erreformari ezezko borobila emateko asmoz. Baionako manifestazioak jarraipen itzela izan du beste behin ere. Bihar, asteazkena, Euskal Herriak pentsio sistema propioa behar duela aldarrikatzeko mobilizazioa egingo du LABek Hendaia eta Irun arteko Santiago zubian.

Lapurdiko hiriburuko tren geltokitik abiatu da manifestazioa, eta bertan izan da LAB sindikatuko koordinatzaile nagusi GarbiƱe Aranburu. Gogorarazi nahi izan du erretreten erreformarekin mahaigaineratutako neurriak ā€œatzerakoiakā€ direla, ā€œpentsio sistema ahultzekoā€ helburua duten heinean. Beraz, kalera atera eta mobilizatzea behar-beharrezkoa dela azpimarratu du. Bestalde, nabarmendu du pentsioen inguruko gatazkak Bidasoaren alde bietan duela eragina: ā€œFrantziar estatuan bezalaxe, espainiar estatuan ere azken hamarkadetan erreformaz erreforma sistema publikoa sistema pribatuaren mesedetan ahultzen joan da, eta orain beste erreforma baten aukera dago mahai gaineanā€. Bada, Aranbururen esanetan, erreforma hori zer nolako terminotan datorren ikusi beharko litzateke, eta, horren arabera, Hego Euskal Herrian ere mobilizazioetara jotzeko aukera legoke.

Ildo beretik, sindikatuak mobilizazio berezia egingo du bihar, otsailak 8, Lapurdiren eta Gipuzkoaren arteko mugan, Santiago zubian. Hemen lan egin, hemen kotizatu, hemen erabaki izango da lelo nagusia, eta hain zuzen ere horixe aldarrikatuko dugu, euskal sistema propioaren beharrizana.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.

Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan

Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.

IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin

Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.