2024-12-19
HomeZerbitzu PribatuakBestelakoakGuggenheim errudun eta instituzioak erantzule Museoko hezitzaileen egoera prekarioan

Guggenheim errudun eta instituzioak erantzule Museoko hezitzaileen egoera prekarioan

Gaur, hilak 23, Guggenheim Museoko hezitzaileek 6. greba eguna burutzen ari dira titanioaren azpian ematen den prekarietatearekin amaitzeko. Eguerdian elkarretaratzea egin dute museoaren aurrean eta bisitariei eskuorri informatiboak banatu dizkiete pairatzen dituzten lan baldintza kaskarrak azalduz. Babesa emateko asmoz Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia, hezitzaileen ondoan izan da museo aurrean egin duten elkarretaratzean.

Museoak eta instituzioek egoerari irtenbide bat emateko bidean hartutako blokeorako jarrera salatu dute berriz ere langileek, abuztuaren 3an Manpower eta Guggenheim Museoarekin izandako batzarretik hona bietako inor ez da langileekin kontaktuan jarri. Gauzak honela, hezitzaileek irailaren 1a arte antolatu dituzten deialdiak (greba egunak abuztuaren 26 eta 30 eta irailaren 1ean) bere horretan jarraitzen dutela adierazi dute eta lan baldintzetan aurrera pausorik emateko baldintzarik ematen ez bada ez dute greba mugagabea egitea baztertzen.

HEZITZAILEEN IRAKURKETA
"Manpower Group enpresarekin azpikontratatuta gauden Guggenheim Museoko hezitzaileak berriz ere gaude greban gaur. Gure lan baldintza prekarioen arduradunak geldirik daude, eta premiazkoa da lehenbailehen orain dela urteak pairatzen ari garen egoera hau konpontzea, duintasuna eta lan egonkortasuna lortzeko.

Guggenheim Museoko patronatua osatzen dute instituzio publikoek, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiak, ez diete langileon eskaerei erantzun eta ez dute erantzunkizunik hartzen.

Patronatuko kide de Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ez du gatazka honetan iritzirik eman eta museoari igorri dio arazoa.

Abuztuaren 3an Manpower eta Guggenheim Museoarekin izandako batzarretik hona bietako inor ez da langileokin kontaktuan jarri.

Guggenheim Museoko ordezakari den Garbiñe Urrutikoetxeak ez zuen gure eskakizunei erantzuna emateko eguna aurreratu eta gure kontratua irailaren 30ean bukatzen da. Honek baldintza-agiriaren argitalpenaren aurrreko edozein negoziazio oztopatzen du.

Zenbait greba egun eta mobilizazio egin eta gero, inork ez du lan honetan subrogazioaren bitartez gure egonkortasuna bermatzen. Instituzioek ez dute lan baldintzak hobetzeko konpromisorik ezta inolako borondaterik ere.

Egoera honen aurrean eta gatazka konpontzea premiazkoa delako, irailaren 1a arte antolatu ditugun deialdiek bere horretan diraute eta blokeoak aurrera jarraitzekotan, ez dugu greba mugagabea egitea baztertzen.

Azkenik, esan beharra dago greba egunak bertan behera uzteko borondatea azaldu diegula bai Museoari zein Manpowerri, subrogazioa eta dagokigun kategoria profesionala aitortu eta bermatuz gero. Honek oinarrizkoa den hezkuntza zerbitzua duintzea ekarriko luke, harrotasunez, kalitatez eta bikaintasunez egiten duguna, Juan Ignacio Vidarteren arabera, “batez ere izaera hezitzailea” duen instituzio batean."
 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk EITB bere alderdi interesen mesedetan erabiltzeko duen asmoa salatu nahi dugu

LABek gogor salatu nahi du EAJk, beste behin ere, EITB bere alderdi interesetarako erabiltzeko erakutsitako asmoa, eta, oraingoan gainera, batere lotsarik gabe eta inpunitate osoz, publikoki adierazi izana.

B&B Trends-ena da Gasteizko SDA Factory-ren itxieraren errua

Zuzendaritzak SDA Factory ixteko erabakia hartu du, lehengo Gasteizko BSH. Ia 50 urtetako historia duen enpresa honek Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedientean (ABEEE) pasatu ditu azken lau urteak.

Asteasuko Siemens Gamesako ABEEEaren eragina murriztu eta enplegua defendatzeko neurriak lortu ditugu

Hasteko, salatu nahi dugu enpresak negoziaketa talde mailan egin nahi izan duela, Asteasuko langileen ordezkaritza disolbatua eta eragin mugatuarekin zeogoen mahai negoziatzaile bat inposatuz. ABEEE luze eta gogorra nahi zuen enpresak langileentzat eta egoera honen aurrean, markoaren salaketaz gain, neurriaren eragina ahalik eta gehien murrizten saiatu da LAB.