2024-11-22
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaEstatuko Gobernuak agindu, EAJk eta PSOEk men egiten dute Gasteizko Udalean

Estatuko Gobernuak agindu, EAJk eta PSOEk men egiten dute Gasteizko Udalean


Gasteizko Udalean EAJko Udal Gobernuak bake soziala nahi du legealdi osorako, eta patxadaz hartu dute. Gauzak horrela, urte beteko negoziaketak eta gero, forma onakin baina estatutik datozen inposaketei amen egiten dio. Hau salatzeko, Gasteizko Udaleko Langileen Batzordea langileekin batera, mobilizazioekin hasi da. 

Lortu dugu negoziazioa bi bloketan banatzea: murrizketak eta hitzarmena. Baina ez dago aurrerapauso nahikorik ez batean ez bestean.

Horregatik, Gasteizko Udaleko Langileen Batzordea langileekin batera, mobilizazioekin hasi da.

LABentzat funtsezkoak diren gaien inguruan (langileen egonkortasuna, enpleguaren sorrera eta zerbitzu publikoen eredua) bakarrik estatuko gobernuak baimentzen duena eskaintzen dute.

â—Ź Antzinatasuna modu egokian baloratzen duen LEP orokorra eskatu genuen. Baina bakarrik Madrilgo Gobernuak baimentzen dituen lanpostuak beteko direla esaten digute.

â—Ź Ez dago zerbitzurik lehengoratzeko konpromisorik, Madrilgo Gobernuak baimentzen ez duen langile kopuruaren handitzea ekartzen baitu.

â—Ź Zorraren aitortza politikoa eta bueltatzea proposatu genuen, baina Madrilgo Gobernuak ez duela “masa salariala” handitzea uzten esaten digute.

â—Ź Gertakizun profesionalak Mutuatik INSSera pasatzerik ez, Mutuei botere gehiago ematen dien estatuko legediari jarraiki.

EAJko Udal Gobernuak bake soziala nahi du legealdi osorako, eta patxadaz hartu dute. Gauzak horrela, urte beteko negoziaketak eta gero, forma onak baina estatutik datozen inposaketei amen egin.

Guzti horregatik, gaur egun sinesgarritasuna duen jarrera bakarra estatuaren injerentzien aurkakoa da LABen ustez. Are gehiago azken Espainiako hauteskundetan ateratako emaitzak ikusita. Borondate horren alde daudenek aliatu bat aurkituko dute LABen. Rajoyk eta besteek botatako apurren gainean oinarritzen den negoziazio sumisoaren aurrean, gure ekintza sindikala aurkituko dute.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

BetiOn Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzuaren hitzarmena sinatu dugu, gutxieneko %30,08ko soldata-igoerarekin

Ostegun honetan, azaroaren 21ean, LAB sindikatuak hitzarmen kolektiboa sinatu du EAEn telelaguntzako eta jarduera soziosanitario osagarrietako zerbitzu publikoa kudeatzen duen Ilunion sozio-sanitario-Ibermática Aldi Baterako Enpresa Elkartearentzat. Honek 80.000 herritar baino gehiago artatzen ditu.Negoziazio luzea eta gogorra izan da. Bi enpresaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurkako negoziazioa, azken honek pribatizatzen baitu langileek ematen duten zerbitzu publikoa. Hala ere, langile nekaezin eta aktiboek egindako borrokaren ondorioz, hobekuntza oso garrantzitsuak lortu dira:Soldata-igoera • Gutxienez % 30,08ko soldata-igoera lortu da. Gainera, KPIari lotutako igoera da, eta hori bermatzeaz gain, erosteko ahalmena benetan berreskuratzea dakar. • % 30,08ko igoera hori, oinarrizko soldatari ez ezik, soldata-osagarri guztiei ere aplikatuko zaie.Lanaldi-murrizketa Urteko lanaldia 1.592 ordukoa izango da, eta orain artekoa ia hiru lanaldi osotan murriztuko da.Lizentziak, familia-kontziliazioa eta urteko lanaldia doitzeko egunak: • 12 urtetik 14ra igotzea zaintzagatiko lanaldi-murrizketa. • Ordaindutako lizentzia guztiak parekatzea ahaidetasun sozial gisa izendatutako pertsonarentzat. • Malgutasun handiagoa urteko lanaldia doitzeko egunetan. • Hitzarmen bidez erregularizatzea jaiegun arruntetan lan egiteagatiko konpentsazioa, errege-dekretuaren arabera, LABek aurretik aurkeztutako salaketaren aurrean.LABen argi dugu lortutako hobekuntza guztiak langileen zati handi batek egindako mobilizazio, greba eta batzarrei esker lortu direla. Borroka honek merezi izan du.Jakin badakigu oraindik eduki garrantzitsuak daudela lortzeko, eta LABek horiei aurre egiten hasi nahi du. Sindikatu honek argi dauka BetiOneko langileek zerbitzu publikoa ematen duela eta langile publikoak direla.Gaurtik aurrera, LAB lanean hasiko da langileekin publifikaziorako bidea eta urrats zehatzak adosteko, eta hori onuragarria izango da bai langileentzat bai zerbitzu horren erabiltzaileentzat.Amaitzeko, LABek bere onespen zintzoa adierazi nahi die lan-baldintza bidezkoagoen alde borrokatu diren pertsona guztiei. Iritzi desberdinak, beti legitimoak eta askotan beharrezkoak izan arren, egindako bidea egin gabe ez ziren hobekuntza garrantzitsu horiek lortuko.

Araudiaren erreformak atzeratu egiten du erregularizazio masiboa Atzerritarren Legea indargabetzeko beharrezko urrats gisa

Atzerritarren Legearen araudiaren erreforma onartu zuen pasa den asteartean Espainiako Gobernuak. Maiatzaren 17an sartuko da indarrean, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak bultzatuta.

Gizarte Segurantza propioa eskatu dugu, langileen osasuna kontrol eta presioaren gainetik jartzeko

LAB sindikatuko zenbait kidek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Iruñean, INSS Gizarte Segurantzaren Espainiako institutuaren bulegoen ondoan, kapitalak langileriari egiten dion kontrol eta presioaren gainetik osasuna eta prebentzioa jar daitezela aldarrikatzeko. LABek Gizarte Segurantza propioa eskatzen du, nafar langileen beharrak benetan erdigunean paratuko dituena.