2025-04-11
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaElkartasuna eta sostengua adierazi nahi diegu USB sindikatuari

Elkartasuna eta sostengua adierazi nahi diegu USB sindikatuari

LABek elkartasun eta sostengua adierazi nahi dio USB sindikatu italiarrari eta bere zuzendaritzako kide den Guido Lutrariorekin. Guido Lutrario USB sindikatuko nazio zuzendaritzaren kide izateaz gain, Erroma kokatzen den Lazio eskualdeko arduraduna da. USB sindikatuak, Guido Lutrario buru zuelarik, mobilizazio garrantzitsuak egin ditu azken urteotan Erromako hirian, hala nola, grebak, manifestazioak, blokeoak, okupazio sinbolikoak, e.a.

Poliza agintariek, Mafiaren aurka sortutako salbuespenezko 2011/06/09 lege dekretuaren 3. artikulua Guido Lutrario eta USBren aurka erabiliz erantzun die mobilizazio hauei. Beldurtze taktika honen xedea askatasuna eta eskubideak murriztea da, etorkizunean bultza lezaketen ekintza sindikala eragozteko.

Ez da USB sindikatuak pairatzen duen lehen erasoa. Italiar agintariek gainbera dauden sistemaren aldeko sindikatu handiak babesteko neurriak hartu dituzte, sistema zalantzan ipini eta baldintzatzen duten sindikatu borrokalariak zigortzeko araudia aldatzen duten bitartean. Araudi aldaketa honen xedea ekintza sindikala gauzatzeko beharrezkoak diren eskubideak murriztea da.

Euskal Herrian salbuespen legeen aplikazioa eta botere ekonomikoek sistemaren sostengu direnen sindikalgintza ereduaren alde eginikoak ezagutzen ditugu. Confebaskek LAB legez kanpo uzteko eginiko saiakera azken honen adierazgarria da.

Egoera hau ez da isolatua. Urteetan luzatzen ari den sasi krisiaren markoan aztertu beharra dago. Europan zehar lan harremanak aldatzeko honetaz baliatzen ari dira, lan baldintzen prekarizazioa eta pobrezia mugarik gabe zabalduz. Lankidetza eta kudeaketan ibilita, sistema laguntzen duten eredu sindikala saritzen dute; borroka, konfrontazio eta klase ikuspegia duen sindikalgintza eredua zigortzen den bitartean.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...