2025-03-28
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaUrdulizko Ospitalea %100 publiko izateko aldarrikapena Urkulluren aurrera eraman dugu

Urdulizko Ospitalea %100 publiko izateko aldarrikapena Urkulluren aurrera eraman dugu

Uztailaren 1ean inauguratu zen ofizialki Urdulizko Ospitale berria. Hori dela eta, bertara izan ziren Urkullu Lehendakaria, Jon Darpon Osasun Sailburua, Osakidetzako Zuzendari Nagusia eta zenbait legebiltzarkide. LAB, ELA, SATSE, ESK, CCOO eta UGT sindikatuok, Ospitale %100 publikoa izan behar dela ozen aldarrikatu genuen. Hau da zerbitzu guztiak Osakidetzako langileek eman behar dituztela diogu, besteak beste sukaldea, garbiketa eta mantenua.

Inauguratuta ere, Osakidetzaren pribatizazioaren kontra jarraituko dugu borrokan, Urdulizen zein nonahi.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.