2024-07-03
HomeEkintza SindikalaNafarroako Zuraren Hitzarmena, sektoreko negoziazio kolektiboan borrokari uko egitearen bertze adibide bat

Nafarroako Zuraren Hitzarmena, sektoreko negoziazio kolektiboan borrokari uko egitearen bertze adibide bat

Nafarroako Zuraren industriaren hitzarmen kolektiboari buruzko gaurko bileran, ELA eta CCOO sindikatuek eta ADEMAN eta ACEN patronalek sektoreko langile-klaseak behar duena izatetik oso urruti dagoen akordioa lortu dute. Bertze adibide triste bat negoziazio kolektiboan, borrokari berriz ere uko egin baitzaio azkenean patronalaren planteamenduak onartzeko.
Ez da harritzekoa gaur lorturiko akordioan CCOO egotea. Bai, ordea, ELA egotea; izan ere bere diskurtsoetan behin eta berriz erraten dute ez dutela hitzarmenik sinatzen baldin eta KPIren igoera bermatzen ez bada. Oraingoan ikusi behar izan dugu nola ELAk ā€”sektoreko ordezkaritza sindikalaren %50 inguru duā€” ontzat eman dituen patronalaren kalkuluak, 2021eko KPIari (%6,6) 2020ko KPI negatiboa (-%0,6) kenduz, eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera soldataren %6ko igoera adostuz. Eta uko horrek ekarriko du sektoreko langileek ezin eutsi ahal izatea erosteko ahalmenari.
Erosteko ahalmena ez bermatzeaz gain, bi urteko indarraldirako akordio baten aurrean gaude, gainerako gaietan inolako aurrerapenik edo hobekuntzarik izan gabe. Horrez gain, urtean 8 orduko baimen ordaindua dugu ezkontideari, izatezko bikotekideari eta odol-ahaidetasuneko 1. mailako senideari tratamendu onkologikora laguntzeko. Baimen horrek ez die langileen beharrei erantzuten, kasu horietan sortzen zaizkien benetako premiei.
LABek azpimarratu nahi du akordio eskas horretara iritsi dela, sindikatu honen atsekaberako, patronalaren planteamenduak hobetzearen aldeko inolako mobilizazio edo borroka bultzatzatzeari uko eginez. Eta, azkenean, ELAk eta CCOOk patronalaren planteamendu horiek onartu dituzte, noski. Puntu honetara iritsita, galdetu beharko genuke zergatik utzi diren arautu gabe bi urtez sektoreko langileen lan baldintzak, azkenean patronalek ezarri dutena onartzeko.
LAB beti egonen da prest Nafarroako Zurgintzako langileen lan-baldintzak hobetzearen alde borrokatzeko eta horretarako, une honetatik aurrera, hurrengo hitzarmenaren negoziazioan jarriko dugu arreta.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.

Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan

Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.

IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin

Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.