2024-07-03
HomeEkintza SindikalaHauteskunde Sindikalak2018ko hauteskunde sindikaletako emaitzak hobetzen ari gara hainbat lan zentrotan

2018ko hauteskunde sindikaletako emaitzak hobetzen ari gara hainbat lan zentrotan

Hauteskunde sindikalen aldi trinkoan bete-betean sartuta gaudela, izandako emaitza esanguratsuen berri emateko moduan gaude. Irailetik hona lantoki ugaritan egin dira hauteskunde sindikalak eta hainbat lan-zentro garrantzitsutan sindikaturik bozkatuena izan da LAB, euren artean, CAFeko Irun eta Beasaingo lantokiak eta Gipuzkoako Foru Aldundia, 2018ko hauteskundeetan lortutako lehen postuari eutsiz. Prekaritate larrienaren adierazgarri izan daitekeen Trapagarango Amazonen ere irabazi ditu hauteskundeak LABek.

Sindikaturik bozkatuena izateaz gain, ordezkaritza ere handitu du hainbat lan zentrotan. Industria sektorean, AbadiƱoko AL-KOn 4 delegatutik 5era pasatu da LAB; Gestamp Bizkaian, 11tik 14ra; Leitzako Torrespapelen, 9etik 10era; Zumaiako GKNn, 6tik 7ra; Asteasuko Siemens Gamesan, 7tik 9ra; Eibarreko Teknikerren, 9tik 10era; Atarrabiako Solidus San Andres paper-lantegian, 4tik 5era; Gasteizko Elecnorren, 2tik 3ra. Udal administrazioan, Oiartzungo Udala edo Lea Artibaiko Amankomunazgoa. Irakaskuntzan, Bergarako Aranzadi ikastola, Lazkaoko San Benito Ikastola, Santurtziko Bihotz Alai Ikastola, Zornotzako Lauaxeta Ikastola edo Orereta Ikastola. Soziokomunitarioan, Fundacion Ilundain Haritz-Berri Fundazioan, 9 ordezkaritik 13ra pasatu da LAB. 

Lan-zentro batzutan lehen aldiz izan da LAB garaile hauteskunde sindikaletan, adibidez, Usurbilgo Danfossen (ordezkaritza ez izatetik 5 delegatu edukitzera pasatu da); OƱatiko Hijos Juan de Garayn edo Beasaingo Fundiciones del Estanda. Industriaz gain, soziokomunitarioan ere lortu du LABek lehen aldiz garaile izatea, Basauriko Etxe Maitia zaharren egoitzan, Azpeitiko San Martin egoitzan, Gasteizko INDESAn. Udal batzutan ere lortu du beste horrenbeste, Ondarroakoan (funtzionarioetan), Gernikakoan, Ordiziakoan (funtzionarioak), Amurriokoan, OƱatikoan (funtzionarioak) edo Bastidakoan. Zerbitzu pribatuetan ere lortu du beste horrenbeste, Bizkaiko eskola garraioan, Bilboko PurificaciĆ³n GarcĆ­a eta Carolina Herrera (Sociedad Textil Lonia), Oarso Bidasoako Cedipsa zerbitzuguneetan edota Ikertun, Gasteizko gizarte etxeetako liburutegiak. Tolosako Invizan ere (Asuncion klinika), lehen aldiz lortu du LABek lehen indarra izatea.

Aurretik aipatutakoez gain, beste hainbat lan-zentrotan ere izan da sindikaturik bozkatuena: Irurtzungo Hydro Extrusion Spain, Donostiako AƱarbe UTE, Usurbilgo Isasi Uralde adin txikikoen zentrua, Belauntzako Cadinox, Fundiciones San Antonio de Urkiola, Cementos Lemona, Nafarraoko Gurpea Industrial SLU, Lasarteko Michelin edo Adunako Elkarren. 

Lehen aldiz hauteskundeak egin dituzten lantoki batzutan ere lehen indarra izan da LAB, hala nola, Gasteizko Olateken (egurgintza) eta Bizkaiko Landalanen (esku-hartze soziala), bakoitzean launa delegatu eskuratuz. 

Beste lan zentro batzutan ere handitu du LABek ordezkaritza, adibidez, Gasteizko Mecedes, Gasteizko Udala, Donostiako Askora (kolektibitateak), Euskotrenen  (Araban eta Bizkaian) edo gizarte ekimeneko CF Somorrostron.

Enpresa-batzorde batzutan indartsu sartu da, lehen aldiz aurkeztuta. Horrela 4 delegatu eskuratu ditu Donostiako Santo Tomas Lizeoan edo 3 Andoaingo La Salle Berrospen. 

Ipar Euskal Herriko Funtzio Publikoan ere hedatzen jarraitzen du LABek

Hegoaldeaz gain, Ipar Euskal Herrian ere egin dira hauteskunde sindikalak, eta lehen aldiz, 135 hautagai aurkeztu ditu LABek Funtzio Publikoko hiru adarretan (lurraldeakoan, ospitalekoan, estatukoan), berez garaipen bat dena.

Emaitzei dagokienez, goranzko joerari eutsi dio LABek, UrruƱako Herriko etxean, 2 delegatutik 3ra pasatu da eta Ravel kontserbatorioan, delegatu 1 lortu du lehen aldiz.

Langileek LABen eredu sindikala babesten dutela erakusten dute datuek, euskal sindikalismo berriaren aldeko apostua indartuz. Horrela, aldi trinko honetarako jarri zituen helburuak lortzeko bidean da LAB.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.

Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan

Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.

IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin

Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.