2024-07-03
HomeEkintza SindikalaBorrokarako prest gaude Gipuzkoako metalgintzan hitzarmen duina lortzeko

Borrokarako prest gaude Gipuzkoako metalgintzan hitzarmen duina lortzeko

Mendaroko EGILE enpresan protesta ekintza egin dugu gaur, bertako gerentea Eduardo Junkera ADEGIko lehendakaria ere badelako. Mezu argia helarazi nahi dugu, Gipuzkoako metalgintzan hitzarmen duin bat nahi dugula, edukiz betetakoa, eta hori lortzeko, borrokatzeko prest gaudela, hitzarmen guztietan egiten ari garen bezala.

Akordio batera iritsi ahal izateko beharrezkoa izango da KPIa bermatzea, lanaldia jaistea, aldi baterako desgaitasun osagarriak adostea, malgutasunari mugak jartzea, baimenek egungo errealitateari erantzuteaā€¦ beste gauza batzuen artean.

Negoziaketa mahaia 2023ko urtarrilaren 12an osatuko da. LABek argi dauzka helburuak eta oztopo guztien gainetik, metalgintzan akordio duina lortzeko borrokarako prest dago.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.

Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan

Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.

IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin

Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.