2024-07-03
HomeEkintza PolitikoaGarbiƱe Aranburuk Saharar errefuxiatu kanpamenduetara bisita egingo du

GarbiƱe Aranburuk Saharar errefuxiatu kanpamenduetara bisita egingo du

GarbiƱe Aranburu eta Euskal Herriko beste emakumezko politikari eta ordezkari sozialak, bertako homologo sahararrekin bilduko dira.

Euskal Fondoak eta Euskadiko Saharar Ordezkaritzak antolatu dute bidaia. Lau egunetako egonaldia izango da eta sei emakumezko politikari eta ordezkari sozial gonbidatu dira, hango ordezkari eta eragileekin, ahalduntze politikorako tailerretan parte hartzera.

GarbiƱe Aranburu LAB sindikatuko koordinatzaile orokorra, Leixuri Agirrezabala legebiltzarkidea, Onintza Enbeita bertsolaria, Miren Elgarresta emakundeko zuzendaria, Monica Hernando giza eskubideetako zuzendaria eta Pilar Kaltzada kazetaria izango dira Euskal Herriko ordezkaritza taldeko kideak. Abenduak 3-4-5 goizez, Saharako errefuxiatu kanpamenduetan ardura politikoak eta sozialak dituzten emakume talde batekin bilduko dira eta lankidetzan, etorkizunean berdintasuna oinarri izango duten proiektu berrietarako gakoak aterako dira.

Tailer hauek, emakumeen topagune izateko asmoa dute, esperientziak eta bizipenak elkar banatzeko espazioa sortuz.

Bisita hau, egoera zaurgarrian dauden errefuxiatuen kanpamenduetan egingo da: 46 urte dira errefuxiatu egoeran daudela, Marokok duela bi urte lurralde liberatuei eraso egin eta gerran daude eta egoera latz honi, nazioarteko laguntza %20 gutxitu dela gehitu behar zaio.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.

Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan

Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.

IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin

Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.