2024-07-22
HomeEkintza SindikalaIndustriako langileek pairatzen duten prekarietateari aurre egitera goaz

Industriako langileek pairatzen duten prekarietateari aurre egitera goaz

Borroka Asteari amaierako puntua jarri diogu gaur. Industriako langileek jasaten duten prekarietatea salatzeko asmoz, LABek Euskal Herriko 16 eskualdeetan mobilizazioak egin ditu. Nabarmena da azken urteetan lan munduan, baita industrian ere, langileak lan baldintzen prekarizazio prozesu sakon bat pairatzen ari garela. Prozesu hori salatu eta aldarrikapenak plazaratu ditugu gaurkoan.

LABek baditu alternatibak langileen prekarietatea gainditzeko:

1- Industria politika erreal baten alde!

Ez dugu benetako politika industrialik ezagutu oraindik, baldintza gabeko subentzio politikak baizik. Alfonbra gorria jarri zaie multinazionalei, gehiengo sozialak herri honentzat aldarrikatzen duen industria erreal propioari kasurik egin gabe. Geroz eta gehiago dira multinazionalen esku dauden bertako enpresak, erabaki gunea kanpoan dutenak, eta irabaziak handitzea bakarrik bilatzen dutenak. Horrek, nahi dutena egiteko aukera ematen dien lan erreformen laguntzaz, enpresa askoren itxierak bai langileen lan baldintzak kaskartzea ekarri du. Unipapel, Arcelor Zumarragako, ACB Sestao, TRW adibide garbiak dira.

2- Kontratazio berrietan diskriminaziorik ez!

Patronal guztiek aurrikusten dute kontratazio berriak egongo direla, baina nahi dutena da kontratu horiek prekarietate egoeran egitea: ETTak, azpikontratazioa, soldata eskala bikoitzak, jardunaldi partzialak, autonomo faltsuak, estatuko hitzarmenak… katalogo amaigabea dute eskura langileak prekarietatera kondenatzeko. Gaurkoan honen inguruko salaketa ekimenak egin ditugu MESA, UTE AUBIDE, VICRILA, GKN, GURIA, CICAUCHO enpresetan.

Administrazio publikoarentzat ari den azpikontrata batean lana eginda ere ez duzu prekarietatetik ihes egingo duzunaren bermerik.

Honekin, etorkizunean, lanesku duina lanesku prekarioagatik ordezkatu nahi dute jubilazio edo kaleratzeen bidez . Hori da etorkizunean eratu nahi duten lan mundua: miseriazko lan baldintzak onartu edo kanpora joan beharra lan bila. Ez dugu onartuko, eta enpresaz enpresa kontratazio berrien diskriminazio egoerak borrokatuko ditugu, CEMOSA eta TECNICHAPAn lortu genuen bezala. Ez dugu inposaketarik onartuko, eta horregatik egin ditugu ekimenak SARRALLEn, TECUNIn, SIBANen

Emakumeek diskriminazio hirukoitza pairatzen dute, industriara lanera sartzeko, kontratazio berriek jasatzen dutena, eta euren lan baldintzak gizonezkoenak baina okerragoak izateagatik.

3- Negoziazio kolektiboa berreskuratu. Hemen lan egin, hemen erabaki!

Patronalak, CCOOk eta UGTk martxan jarria dute negoziazio kolektiboa Madrilera eramateko prozesua. Horregatik hemengo patronalak uko egiten dio hemen negoziatzeari, langileen lan baldintzak prekarizatzeko.

Bada garaia herri honen gehiengoa altxatzeko eta alternatibak planteatzeko.

Negoziazio kolektiboak jatorrizko zentzua izan dezan, langileen aktibazioa eta bertako lan harreman eredua lortzea beharrezkoak dira. LABek ahaleginak egingo ditu horretan.

Prekarietatea arazo politikoa da, erabaki politikoen ondorio, eta hortaz, borrokaren bidez hartzen diren erabakiak aldatzea da helburua. Gehiengo sozial zabalak prekarietatearekin amaitzeko aktibatzeko lehen urratsa izan da LABek azken astean antolatutako mobilizazio multzoa.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.