2024-11-22
HomeIndustriaMetalgintzaPlan industrial alternatiboa adosteko deia luzatzen du Arcelor Mittaleko batzordeak

Plan industrial alternatiboa adosteko deia luzatzen du Arcelor Mittaleko batzordeak


Arcelor Mittaleko zuzendaritzak aurkeztu duen plan industrialaren aurrean enpresa batzordeak salatzen du plan honekin ez dela enplegua mantentzen ezta enpresaren bideragarritasuna bermatzen ere. Honen aurrean plan alternatibo bat adosteko deia luzatzen dute.

Arcelor Mittaleko Enpresa Batzordearen oharra:

Arcelor Mittaleko zuzendaritzak aurkeztu dituen plan industrial eta soziala aztertu ondoren ondorio honetara iritsi gara:

– Hilabetean 2 asteburuz lan eginda ez da enpresaren bideragarritasuna bermatzen eta arriskuan jartzen da jarraipena, instalazioen egoerak okerrera egiten duen bitartean.

– Ez dago enplegua mantentzearen aldeko apusturik.

– Langileei ezarri nahi dizkiguten baldintza soziolaboralak, umiliagarriak eta onartezinak dira.

Horregatik guztiagatik, Sestaoko Arcelor Mittaleko Enpresa-batzordetik, dei egiten diogu publikoki zuzendaritzari bilerak egitea Eusko Jaurlaritza, Enpresa-batzordea eta euren artean, bideragarria izango den plan industrial alternatiboa adosteko, enpresaren jarraikortasuna emango diona eta enplegua eta instalazioak mantentzea erraztuko duena.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.