2024-07-22
HomeEkintza SindikalaCementos Rezolako hitzarmena ELAk eta CCOOek enpresa defendatzearen emaitza izan da

Cementos Rezolako hitzarmena ELAk eta CCOOek enpresa defendatzearen emaitza izan da

LABen arabera, borroka eza, eros-ahalmenaren galera, enplegu-suntsiketa eta lan-baldintzak okertzea izan dira hiru urteko “negoziaketaren” laburpena.

Añorgan eta Arrigorriagan kokatutako lantegiei eragingo dien hitzarmenaren ELA eta CCOOen sinadura bide luze eta, LABentzat, bakarti baten amaiera izan da.

Tamalgarria izan da, urte hauetan, lanpostuen defentsan egindako borroketan bakarrik egon behar izana, langileen babes zabal bat izan badugu ere. Are gehiago, aktibazio horren ondorioz jazarpen gogor bat jaso behar izan dugunean eta ez dugunean sindikatuen aldetik inongo elkartasunik jaso, ELAren aldetik enpresaren argudioak ontzat ematen zituztela aditzeraino.

“Negoziaketaren” bidea, aipatu dugun moduan, lotsagarria izan da, baina adostutakoa are lotsagarriagoa da. Alde batetik, hilabete eta erdirako eta sinaduratik sei egunetara salatuta geldituko den hitzarmen bat adostu delako. Gainera, eta beste kontu batzuen artean, eros ahalmena mantentzetik oso urrun dago, LABek borrokatutako enplegu bermea Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espediente bat ezartzera zuzenean lotuta dago eta laneko ordutegitik kanpo lanera joanen diren langileen konpentsazioa nabarmen okertu da.

CCOOen azken orduko men egitea penagarria bada ere, ELAk lehendabiziko momentutik enpresari egindako jokoa are penagarriagoa eta ulertezina izan da, horren adibide izanda ekintza sindikala burutzeagatik LAB salatuta izan zenean aipatutako babes eza, edota duela hilabete dezente ontzat eman izana enpresak aurkeztutako planteamendu atzerakoiak.

ELAren eta CCOOen etsipenean oinarritutako sindikalismoaren aurrean guk borrokatzen jarraituko dugu. Zorionez edo zoritxarrez, hitzarmen honen iraunaldi murritzari esker urtarrilean hitzarmen berria negoziatzen hasiko gara eta LABek garbi adierazten du borrokatzeko prest jarraituko duela, bakardadea eta jazarpenaren gainetik.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.