2024-07-03
HomeEkintza PolitikoaAzaroaren 12 eta 19an kaleak betetzeko deia egin dugu

Azaroaren 12 eta 19an kaleak betetzeko deia egin dugu

Azken hamarkadetatik hona inposatzen ari diren politika neoliberalek, langileen prekarizazioa eta pobretzea, zerbitzu publikoen eta pentsio publikoen ahultzea, zaintza negozio bilakatu eta zaintza sistema publikoa garatzeko borondate falta edota krisi ekologikoari erantzun egokirik ez ematea ekarri dute. Krisi ekosozial larria sortuz. Prezioen garestitzeak eta langileon eros ahalmenaren galerak egoera gordindu egin dutelarik.

Egoerak errotiko aldaketak eskatzen ditu, euren artean, politika publikoen norabide aldaketa. Horrela, trantsizio ekosozialista eta feminista gauzatu eta ondasuna banatzeko neurriak aurkeztu ditu LABek, hala nola; enplegua zaintza lanak eta ondasuna banatzeko neurriak; zerbitzu publikoak, pentsioak eta oinarrizko eskubideak indartzearen ingurukoak; krisi ekologikoari aterabide egokia ematera bideratutakoak eta erabaki ahalmena eta demokratizazioa bultzatzekoak. Aldaketa horiek kalean borrokatzen ari gara. Langileen aldeko lorpenak eskuratzeko, politikak behartzeko eta bizitza erdigunean jarriko duen eredu ekonomiko eta sozial berri baterako, eraldaketa soziala eta aldaketa politikoak bultzatzeko ezinbestekoa da mobilizazio soziala.

Egun, hainbat borroka sindikal daude martxan aberastasunaren banaketaren alde, emakumeon lanari dagokion balioa aitortzearen alde edota zaintza eredu berri baten alde. Borroka horiei esker, akordio duinak erdietsi dira hainbat tokitan.

Ezkerreko independentistok baditugu egoera eraldatzeko proposamenak. Eragile bakoitzaren ikuspegi eta ildo propioa aintzat hartuta, Euskal Herriko esparru sindikalaren, sozialaren eta politikoaren artean sinergiak elikatzen jarraitzea eta ortzimuga komun bat irudikatzea dagokigu eta Euskal Herrian trantsizio ekosozialista eta feminista baterako, aberastasunaren banaketarako eta burujabetzaren aldeko ibilbide partekatu bat sustatzea beharrezkoa da.

Aste honetan eta hurrengoan bi hitzordu garrantzitsu ditugu horretarako. Horrela, azaroaren 12an, 17:30ean Bilboko La Casillatik abiatuko den manifestazio nazionala egingo du EH Bilduk, ā€œEuskal olatua: geldiezinaā€ lemarekin eta azaroaren 19an, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak manifestazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan, ā€œPobretzeari stop! Bizi-baldintza duinak eta prezioen kontrola, orain!ā€ lemarekin (12:00etan Gasteizko Artiumetik eta 17:30ean Donostiako Alderdi Ederretik, Bilboko Jesusen Bihotzetik eta IruƱeko Baluartetik). LABek dei egiten dio bere afiliaziora bi mobilizazioetan parte hartzera. Eraldaketa sozial eta aldaketa politikoaren aldeko indarrak bildu eta kaleak hartzera goaz.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.

Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan

Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.

IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin

Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.