2024-07-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaMutuakKYBSEko langileek kontingentzia arrunta zein profesionalen kudeaketa sistema publikoan egitea erabaki dute

KYBSEko langileek kontingentzia arrunta zein profesionalen kudeaketa sistema publikoan egitea erabaki dute

KYBSEko langileek —aurreko AP Amortiguadores—, Nazioarteko Lan Osasunaren eguneko testuinguruan, erreferemduma egin dute izan ditzaketen baja arrunt edo profesionalak mutuek kudeatzen jarrai zezaten edo etorkizunean kudeaketa hori Osasunbidearen bidez egin dadin erabakitzeko. Erreferendumaren emaitzen arabera, Nafarroako Industriako bigarren enpresa haundienaren langileen %94k Osasunbidearen aldeko apustua egin dute eta Mutuak uztearen alde agertu dira.

Emaitza hauek oso arrakastatsuak izan direla deritzogu eta gure sindikatuak duen pertzepzio nagusia berresten da: langilegoaren gehiengo batek nahiago du bere gaixotasun edo istripuak sistema publikotik kudeatzea mutuetatik egitea baino. Kybseko langileek argi eta garbi erakutsi dute Mutuekiko beraien adostasun eza osasuna lehenetsi beharrean beraien interes ekonomikoak lehenesten baitituzte.

LABek Kybseko plantilla osoa zoriontzen du eta, lehen Bonduellen bezala eta orain Kybsen egin bezala, langileria bide horretatik pausuak ematen jarraitzen lagundu eta animatzen du.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.