2024-07-22
HomeEkintza PolitikoaEAEko Hezkuntza Legeak euskarazko eredu orokortu eta inklusibo berri bat jaso beharko...

EAEko Hezkuntza Legeak euskarazko eredu orokortu eta inklusibo berri bat jaso beharko luke, benetan nahi bada belaunaldi berriak euskaldunak eta eleaniztunak izatea

Euskalgintzaren Kontseiluak, hezkuntza arloko hainbat eragilek eta zenbait sindikatuk, LABek barne, agerraldia egin dugu EAEko Hezkuntza Legeari egindako osoko ekarpena aurkezteko; euskararen inguruan jaso beharreko artikuluen proposamen integrala, hain zuzen ere.

Irailean, Eusko Jaurlaritzak hezkuntza-lege aurreproiektuaren zirriborroa aurkeztu zuen, eta datozen egunetan bukatuko da ekarpenak egiteko epea, behin betiko aurreproiektua Legebiltzarrera bidali aurretik. Honen harira etorri da gaurko agerraldia.

Ikasle guztiek euskara ezagutzeko eskubidea dutela nabarmendu dugu, eta aipatutako legeak eskubide hori bermatu behar duela. Orain arte, datu guztiek erakutsi duten bezala, euskarazko eredua izan da helburu hori lortzeko eredurik arrakastatsuena. Horregatik diogu, Legeak euskarazko eredu orokortu eta inklusibo berri bat jaso beharko lukeela, benetan nahi bada belaunaldi berriak euskaldunak eta eleaniztunak izatea, justiziaren, berdintasunaren eta kohesioaren bidean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.