Enplegu Erregulazioko Espediente bat aplikatuz, irailaren 30ean, Gas To Move garraio- enpresak Gasteizko ordezkaritzan dituen langile guztiak kaleratuko ditu.
Gas To Move enpresaren Arabako langileak hilabeteak daramatzate aldarrikatzen enpresak Arabako Garraio Hitzarmena aplika dezala, Mezularien Estatuko Hitzarmenaren ordez, hori baita modu desegokian aplikatzen dena.
LAB sindikatuak Gatazka Kolektibo bat aurkeztu du Arabako Garraio Hitzarmena aplikatzea exijitzeko. Hori dela eta, enpresaren erantzuna Gasteizko langile guztientzako kontratua azkentzeko Enplegu Erregulazioko Espedientea aurkeztea izan da, eta argudiatu du Fedex- ek hautsi egin duela enpresa horrekin Araban zuen kontratua.
Azken aste hauetan, lanuzteak, elkarretaratzeak eta grebak egin dira, enpresa presionatzeko, Enplegu Erregulazioko Espedientea ken zezan, eta lanpostuei eusteko akordio bat bilatzeko. Enpresaren erantzuna Enplegu Erregulazioko Espedientearen ordezko formulak bilatzeari uko egitea da.
Gas To Move enpresako langileek beren lanpostuak defendatzeko erakutsitako duintasuna eta koherentzia ez da hemen amaituko eta auzitegietan lanpostu horiek mantentzea defendatzen jarraituko dugu.