Era berean, langabeziaren bilakaerak aldeko faktoreak izan ditu martxoan, hala nola turismoaren eragina eta Aste Santuan zehar zerbitzu sektorean egindako kontratazioak. Hala ere, aldi baterako enplegu ezegonkorraren bultzadak ezin dizkigute beste faktore batzuk ahantzarazi:
– Enplegu-sorreraren hazkundea mantsotu egin da, eta progresiboki prekarizatzen ari da.
– Altzairu-enpresek orokorrean dituzten mehatxuak, modu justifikaezinean gure lurraldean fokalizatzen ari direnak.
Zentzu honetan, Zumarraga eta Sestaoko altzairutegiek jasaten duten egoerak (adibide gertukoenak aipatzearren) argi eta garbi ohartarazten digute kalitatezko enplegua prekarioagatik ordezkatzen duen eredu produktiboaren aldaketak izango lituzketen ondorioez.
Beste alde batetik, Gizarte Segurantzaren afiliazioak gora egiten duen arren, gero eta erritmo apalagoarekin egiten du. Gainera, prekarietatea indartuz egiten du eta soldata oso baxuak dituen enplegua hedatuz.
Edozein kasutan, afiliazioaren gorakada honek ez du eragotzi Gizarte Segurantzaren defizitak igotzea jarraitzea, neurri handi batean enpleguaren kalitatea eta kotizazio oinarriek behera egin dutelako, eta baita enpresek ingresatutako kuoten murrizketak direla eta. Azken hauek itzelezko diru-xahuketa dira eta enpresarioei diru publikoa trasbasatzea dakarte.
Era berean, afiliazioaren gorakadak ez du ekarri langileriaren bizi-baldintzak modu esanguratsuan hobetzerik. Guztiz kontrara, lan-baldintzen prekarizazio progesiboak desberdintasun eta laneko pobrezia indizeen itzelezko gorakada ekarri dute.