2024-11-23
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaSanta Marina ospitala ez da zuen KORTIJOA!

Santa Marina ospitala ez da zuen KORTIJOA!


LAB sindikatuak Santa Marina ospitaleko Zuzendaritza eta hainbat jefaturaren jarrera eta inpunitatea salatu nahi du. Ostiralean ordezkari talde batek, peto gorriak jantzita, eskuorriak banatu zituen lanean zeuden langile guztiei. Langileek oso ondo hartu zuten ekimena, ospitalean sufritu behar duten inpunitate egoeraren adierazle.

MARBELLAren KORTIJOA: INPUNITATEA JAUN ETA JABE SANTA MARINAn
Santa Marina legerik gabeko ospitalea da edo, hobeto esanda, zuzendaritzak euren IRIZPIDEEN arabera mugitzen diren ospitalea dugu, indarrean dauden arau, akordio eta prozedura guztiei jaramonik egin gabe. Esan dezakegu Santa Marina iruzur, irregulartasun eta txapuzen paradisua dela. Hemen entzungor egiten zaie langileon zein ordezkari sindikalon eskari guztiei. Zergatik diogu hau? Adibide faltarik ez:

• “Koderik gabeko” ospitalea. Zuzendaritzak iruzur, presio eta entxufeak ahalbidetzen dituen egoera perfektua sortu egin du, koderik ezean lanpostuak behin-behineko kontratuekin betetzen baitira, eta kontratu hauek zuzendaritzak nahi duen momentuan amaitzen direlako. Honetaz gain, kode faltak sindikatuon kontrola eragoztea, euskara perfilak kontuan ez hartzea eta kanpoko langileei ateak “itxi” (adibidez, leku-aldaketetan) egitea eragiten du. Ez baduzu protestarik egiten, agian luzatuko da zure kontratua, bestela…

• Kontratazio irregularra. Ospitale honetan kontratazio zerrendak hutsaren hurrengoak dira, buruzagiek nahi bezala kontratatzen baita: zerrendetan jauziak, hizkuntza eskakizunak bete gabe, jardunaldi murritzeko kontratuak euren nahierara erabili…

• Lan sindikalerako oztopoak. Zuzendaritzak ez digu inolako erantzunik ematen, ez idatziz, ezta ahoz ere. Ez da gurekin biltzen eta ez digute kontatzen etien ari direna. Gardentasun falta erabatekoa da. Hori bai, Marbella eta bere taldea oso azkar ibili dira LABek okupatzen genuen lokaletik ateratzen, gure gauza guztiak zabor poltsatan sartu eta beste leku batera joanarazteko.

• Langile faltak sortutako gehiegizko lan-zama. Ez da zerbitzu batera mugatzen den arazoa, ia leku guztietan eta kategoria guztietan sufritzen den arazoa baizik. Langile faltak azkar, asko eta baldintza txarretan lan egitera behartzen gaitu. Baina koderik ez dagoenez…erizain, erizain laguntzaileak, zelariak…Gainera, bajak ordezkatzen ez direnez, ba are txarrago…

• Kategorari ez dagozkion funtzioak egin eta arauen kontra dauden jardunaldietan.
Adibidez, gaueko txandan bi zelari soilik eta administrari laguntzaileen lanak egin behar; eta igande eta jaiegunetan 12 orduko jardunaldia egiten duten administrari laguntzaileak, goizeko 9etatik gaueko 9ak arte…Honek ez dauka ez buru ez hankarik.

• Irregulartasunen zerrenda amaigabea da: mantentzeko langileei guardiako orduak ez kontatzea (titulurik gabeko jendea ere kontratatu egin da!); RX-etan kontratu prekarioak mantentzen dira (LABek irabazi zuen sententzian hiru txandetan tituludun langileak egon behar zirela ezarri zen, baina oraindik zuzendaritzak ez ditu kode horiek eskatu…),…

Ezin dugu onartu Santa Marina kortijoa izatea. Ezin da onartu isilik egon behar izatea zuzendaritzak luza dezan irregularra den kontratua. Seriotasun eta GARDENTASUNA exijitzen dugu. Iruzurren kontra jotzea ez da, inondik inora, langileen kontra jotzea, kontrakoa baizik. Gaur onuradun zaren bezala, bihar galtzaile atera zaitezke.

EZ KIKILDU, TXANTXULLOAK SALATU ETA ZURE ESKUBIDEAK BORROKATU!!!
LAB EZ DA IXILDUKO!!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.