2024-07-06
HomeEkintza SozialaPolitika publikoakErantzun indartsua murrizketen kontra

Erantzun indartsua murrizketen kontra


Metrobilbao eta Euskotrenen jarraipena erabatekoa izan da. Osakidetzan aspaldiko jarraipenik handiena. Irakaskuntzan ere jarraipena oso altua izan da.

Lakuako Gobernuak administrazio publikoan iragarritako murrizketen aurka ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek deitutako lanuzteak eta mobilizazioak ari dira egiten gaur Funtzio Publikoan. Lehenengo datuen arabera jarraipen handia izan du sindikatuek 11:00etatik 15:00etara egindako lanuzterako deialdiak. 12:30etan manifestazioak egin dira Gasteiz, Bilbo eta Donostian "Zerbitzu publikoak garatu. Murrizketarik ez!" lelopean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mecanerretik makinak ateratzen hasi dira, eragileok eskaturiko alternatiba aztertu barik

Urdulizko lantegiaren etorkizuna bermatzeko trantsizio ekosozialaren aldeko eragileok mobilizazioa egin dugu gaur fabrikaren aurrean.

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu

Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.