2024-07-22
HomeIpar Hegoa[Bir]pentsatzenSindikalgintza Birpentsatzeko prozesuak aurrera darrai

Sindikalgintza Birpentsatzeko prozesuak aurrera darrai

Joera sozial eta ekonomikoak aldatzen ari dira eta errealitate berriak sortzen. Beraz errealitate berri horretara egokitu nahi eta behar ditugu langile mugimenduaren indarra eta borroka. Norabide egokia bilatu asmoz ekin zion LAB sindikatuak Birpentsatzen prozesuari eta gaur aurrera pauso berriak eman ditugu.

Galdera askori erantzun behar zaie honelako ariketa egin ahal izateko, elkarren artean itxurazko konexiorik ez duten egoera sozial eta laboralen artean harreman handia baitago. Azterketa horretan sakonduz, neoliberalismoari eta gaurko austeritate politikei aurre egingo dien sistema berri bat eraikitzeko estrategia berrietan pentsatu beharra dago. Eta betaurreko moreak jantzita hasi behar dugu gogoeta nahiz ondorioak idazten.

Horregatik gaurko mintegiari 4 helburu nagusi jarri dizkiogu: Sindikatuaren jarduera aztertzea genero ikuspegitik, Birpentastzen prozesuan emakumeen ekarpena jasotzea, sindikatuko emakumeen parte hartze aktiboa sustatzea eta emakume militanteon ahalduntzean lagunduko duten esparru espezifikoak eskaintzea.

Gaurkoan Uzuri Aboitiz Hidalgo Emagineko eta Potxuak Martxaneko kidea izan da hitza hartzen lehena eta sindikalismoari kritika egin dio ekonomia feministatik. Ondoren LABeko zeharlerroetako arduradun Izaskun García Bordagaraik LABen eraldaketa eta prozesuaren aurrekariak aipatu eta erronkak mahai gainean jarri ditu.

Interbentzioak amaitu ostean eztabaidari bide eman zaio lantaldeka eta mintegian parte hartu duten emakumeen gogoetak jaso dira 4 lerro nagusiren inguruan: ekintza sindikala, formazioa, antolaketa eta komunikazioa.

[BIR]pentsatzen
Sindikalgintza Birpentsatzeko prozesuak aurrera darrai

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.