2024-07-03
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaIrakaskuntzan LEP sistema bidezko eta garden baten alde

Irakaskuntzan LEP sistema bidezko eta garden baten alde

Ez da lehen aldia Nafarroa Garaiko LAB IrakaskuntzatikĀ LEP sistema anakroniko hau kritikatu eta alda dezaten aldarrikatu egiten dugula; tamalez, Nafarroako Gobernuak hezkuntzan lehiaketa-oposizioak deitzen dituen guztietan egin behar izaten dugu. 2021-2022 ikasturtekoak izan dira azkenak, ez lehenak, ordea. 10.600 lagun baino gehiagok izena eman zuten hauetan, aldarriak aurreko prozesuetako berberak izanik ere, LEP sisteman aldaketa edo hobekuntzarik gertatzen ez dela ikusita, salaketa egiten jarraitu behar dugu.

Lehenik eta behin, LABek argi utzi nahi du lehiaketa-oposizioaren helburua lanpostu zehatz batzuetarako onenak aukeratzea dela, eta ez irakaslea izateko edota maisu-maistra izateko pertsonen gaitasuna ebaluatzea. Horietako askok ikasturtez ikasturte argi uzten baitute balio handiko profesionalak direla.

Notak ikusita, argi dago lehiaketa-oposizio sistema honek ez duela funtzionatzen. Oro har, aurkeztutakoen %15ak soilik gainditu ditu oposizioak; honek plaza guztiak ez betetzea ekarri du -Lanbide Heziketan %65, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan %79 baino ez-. Honetaz gain, kontuan hartu behar da oposizioetara ateratzen duten plazen kopurua irakaskuntzan dauden beharrak asetzeko ez-nahikoa dela. LABen ustez, egonkortze prozesu baten atarian gauden honetan, hau guztia ulergaitza eta zentzugabea da.

Bestetik, hautagai askok oraindik ez daki bere notaren arrazoia, horregatik LAB sindikatuaren eskaeretako bat da ebaluazio irizpideak gardenak eta egiaztagarriak izatea, emaitzen objektibotasuna bermatuko dutenak. Eta, nola ez, probak baino lehen aurkeztutakoak, denok jokuaren arauak zeintzuk diren argi izateko, bai aurkeztuko direnek, bai epaimahaikideetan arituko direnek. Izan ere, hainbat epaimahaikidek atsekabea adierazi dute azken oposizioetan errubriketan behin eta berriro egindako aldaketak zirela eta beraien lana asko handitu delako.

Arestian esan bezala, hezkuntza LEP hauek zaharkituak daude guztiz: hasteko, gaitegia desfasatua dago oso, eta dagoeneko existitzen ez diren gaiak eta kontzeptuak ikasi behar dira -Informatikako gaitegia ikustea besterik ez dago hau egiaztatzeko, adibidez-. Hori dela eta, LABek bere eskaera berretsi egiten du: gaitegi berrituak, eta ofizialak, garatuak eta Nafarroako bi hizkuntza ofizialetan, baita atzerriko hizkuntzetan ere, hala ebaluatu behar diren espezialitateetan.

Jarraitzeko, probak. Egun, baztertzailea da zati teorikoa, programazioaren eta unitate didaktikoaren defentsa egitea eragozten diena aurkeztutako askori; LABen ustez, zailtasun hau gehitzeak ez du zentzurik, helburua hautagai kopurua errotik murriztea ez bada; hau dela eta, baldintza hau kendu beharko litzatekeela deritzogu. Gainera, proben diseinua ere aldatu beharko litzateke, berauen ebaluazioaren objektibotasuna bermatzearren, egun gertatzen ez dena. Honen ondorioz, probak errebisatzera joaten den jendearen asetze maila ere igoko litzateke, ziur asko.

Izan ere, asko izan baitira oposizioen emaitzen kontrako helegiteak aurkeztu dituzten hautagaiak, hau egiteko prozesua zaila eta oso konplexua izan arren: epeak laburrak dira; ebazpenak, maiz, berandu iristen dira; eta, akaso okerrena, helegiteak onartuak izatea ia ezinezkoa izaten da.

Honengatik guztiarengatik, Nafarroa Garaiko LAB Irakaskuntzatik Hezkuntzako LEP sistema anakroniko, ilun eta bidegabeko hau aldatzeko exijitzen dugu, eta gure aldetik sistema hobetuko lukeen eta gure esku dagoen guztia egiteko prest jarraituko dugula berresten dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.

Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan

Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.

IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin

Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.