2024-07-23
HomeIndustriaMetalgintzaOnartezina da Siemensek Gamesa erosteko asmoaren inguruan langileek ezer ez jakitea

Onartezina da Siemensek Gamesa erosteko asmoaren inguruan langileek ezer ez jakitea

Hainbat komunikabidetan Siemensek Gamesa erosteko duen asmoari buruz azaltzen ari den informazioaren aurrean LABek onartezintzat jotzen du langileek honi buruz ezer ez jakitea. LABen ustez, edozein erabakik enplegua zein Euskal Herrian Gamesak duen industria jarduera mantentzea lehenetsi behar ditu eta zentzu horretan, erakunde publikoei, bai Gamesak eta bai balizko erosleak, industria-jarduera, enplegua zein lan baldintzak bermatuko dituztela ziurtatu dadila exijitzen diegu.

LAB sindikatuarentzat onartezina da langileok honi buruz ezer ez jakitea

1.- Erabat onartezina da Gamesako langileok honi buruz ezer ez jakitea. Komunikabideetatik gehiago dakigu enpresatik baino. Zuzendaritza Enpresa batzordeekin ahal den azkarren biltzea beharrezkotzat jotzen dugu, honen inguruan duen informazio guztia eman eta egoera argitze aldera.

2.- LABen iritziz, edozein erabakik enplegua zein Euskal Herrian Gamesak duen industria jarduera mantentzea lehenetsi behar ditu, bestelako irizpideen gainetik, ekonomikoa izan edota bestelakoa izan.

3.- Halaber, Gamesak Euskal Herrian dituen lantokiak itxi ez daitezen eta deslokaliza ez daitezen, Euskal Herrian erabakiak hartzen jarraituko dela bermatu behar du akordioak. Egunotan, ACB edota TRWko langileak jasaten ari diren egoera gogoan daukagu.

4.- Erakunde publikoek bai Gamesari bai balizko erosleari, exijitu behar diete industria-jarduera, enplegua zein lan baldintzak bermatuko dituztela.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.