2024-11-22
HomeIndustriaMetalgintzaAzpikontratetan, hornitzaileetan eta Volkswagen bertan lan egiten duten LABeko delegatuek bilera eskaera...

Azpikontratetan, hornitzaileetan eta Volkswagen bertan lan egiten duten LABeko delegatuek bilera eskaera egin diote Nafarroako Gobernuari


LEDR, SNA, LOGITERS, FAURECIA, KWD, SNA, TECNOCONFORT, VW eta TRADISAKO LABeko delegatuek Nafarroako Industria kontseilaria den Manu Ayerdirekin bilera eskaera bat erregistratu dute gaur lan departamentuan. Eskaera honen helburua Volkswagen-eko gasen emisioen iruzurrak sortutako krisiaren balizko ondorioak baloratzea izango da eta honek VW-ko eta VW Navarrarentzat lana egiten duten azpikontrata eta hornitzailetan lana egiten duten langileen lan baldintzetan izan dezakeen ondorioak. 

"Beldur gara epe ertainera, krisiak duen bolumen ekonomikoa dela eta gure lan baldintza eta enpleguetan eragina izan dezakeela". Adierazi du Jesus Arrondo Logiterseko LAB-ko delegatuak.

"Ez da gauza berria VW Navarrak enpresa arteko konpetentzia bultzatzea etekinak areagotzeko gure lan baldintzak erasotuz, iruzurraren aferak VW Navarraren politika hau areagotu egingo duela beldur gara. Nafarroako Gobernuak arduratsu jokatu behar du eskualde guztian izan dezakeen eraginagatik eta horretarako sindikatu eta Gobernu arteko jarraipen batzorde iraunkor baten sorrera eskatuko diogu". Adierazi du Jesus Arrondok.

KOTXEEN EMISIOEN GAINEKO IRUZURRA
Automozioaren munduan aurrekaririk gabeko albiste bat jakin genuen orain hilabete batzuk. VW, Iruñerriako enpresa nagusienak, eta eskualdeko enpresa askotako bezero dena, saltzen zituen kotxeen emisioen gainean iruzurra egiten aritu da. Bai diesel zein gasolinazko kotxetan.

Iruzur honen azken ondorioak ez dakizkigu. Multinazionalaren etekinetan ondorioak izango dituela badakigu ordea eta kapitalak bere arazoak beti langileei egozten dizkiola baita ere.

VW afera jakin zenetik, LAB-k bilera ezberdinak eduki ditu beraien ekoizpenaren gehiengoa VW Navarrako egiten duten azpikontrata eta hornitzailetako ordezkariekin.

Azken asteetako albistetaz haratago, Polo berriaren eta VW-ko bigarren modeloa Landabengo plantan egingo direla, LAB-tik egiten dugun hausnarketa VW Navarrak Eskualde guztiari eragingo liokeen azpikontrata eta hornitzaileen aurkako neurriak har ditzakela da. LAB-entzat oso posible da hau gertatzea, VW Navarrak, historikoki horrela jokatu izan duelako. Hau da, azpikontrata eta hornitzaileen arteko konpetentzia sustatu du beraien etekinak haundiagoak izan zitezen.

Ondorio honetara eramaten gaituzten arrazoi nagusiak hauexek dira:

-Egin dutena badakigu: bezeroak, gobernuak eta gizartea iruzurtu dute osasuna bezalako gai batekin. Ez gara bere etorkizuna kolokan zuen enpresa batetaz ari. Gehiago irabazte aldera gezurra esan dute eta langile guztien enplegua bera kolokan jarri dute.

– Egin ez dutena: Egirik ez esan. Kontu ekonomikoen aurkezpena martxoak 10-tik martxoak 28-ra atzeratu dute. Ezinegon egoera hau konszienteki bilatzen da batez ere inposatu nahi dituzten neurriak inposatzeko.

VW-k bi une erabiliko ditu:

-Polo berria eta modelo berriaren inbertsioak lan baldintzak baldintzatzeko erabiliko ditu: Egin du jada. VW-ko lanaldia luzatu, soldata igoerak moteldu eta kontratazio berrien lan baldintzak okertu.

-Polo berria eta modelo berriaren piezen aasignazioan estutuko ditu azpikontrata eta hornitzaileak. Soldata gehien murrizten duena, langile gutxiago dituena piezekin geratuko da. Enpresak elkarren aurka konpetitzen jarriko ditu.

Eztabaida hau ez da soilik laborala, Eztabaida hau sozial eta politikoa da. Eremu politikoa ez daiteke eztabidatik at geratu. Alemaniaren inposaketaz haratago, eremu politikoak ardurak hartu behar ditu.

Horregatik, gaur Lan Departamentuan, Manu Ayerdiri zuzenduriko eskutitza bat erregistratuko dugu. Gure ezinegona trasladatu eta VW krisiaren gaineko jarraipen batzorde iraunkorra egin aldera.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.