2024-11-23
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLangileriaren osasunak eta bizitzak arriskuan diraute, eredu aldatzea beharrezkoa da

Langileriaren osasunak eta bizitzak arriskuan diraute, eredu aldatzea beharrezkoa da

2011 urtean gertatu istripuen balorazioa
Hego Euskal Herrian segurtasunak eta bertako langileen osasunak ez du hobera egin 2011. urtean. Gure datuen arabera, 2011ko urtarriletik abendura bitartean Hego Euskal Herrian bajarik eragin ez zuten 46.665 istripu eta baja eragindako 42.716 istripu jazo ziren guztira. Hauetako 42.342 arinak suertatu ziren, 293 larriak eta 78-k heriotza ekarri zuten (azken hauei Iparraldean izandako hirurak gehitu behar dizkiegu).

 

LI 2011

BAJARIK GABE

ARINAK
LARRIAK
HILGARRIAK
GUZTIRA
ARABA
10821
6304
50
8
17183
BIZKAIA
21057
17385
90
27
38559
GIPUZKOA
14787
10270
82
31
25170
IPARRALDE
Daturik ez
Daturik ez
Daturik ez
3
3
NAFARROA
Daturik ez
8383
71
12
8465
GUZTIRA
46665
42342
293
81
89381

Iturria: Osalan, NLOI, Hedabideak

 

LI 2010

BAJARIK GABE

ARINAK
LARRIAK
HILGARRIAK
GUZTIRA
ARABA
11522
7219
51
15
18807
BIZKAIA
22826
19212
109
26
42173
GIPUZKOA
15980
11379
96
24
27479
IPARRALDE
Daturik ez
Daturik ez
Daturik ez
4
4
NAFARROA
Daturik ez
9.318
73
15
9406
GUZTIRA
50328
47128
329
84
97869

Iturria: Osalan, NLOI, Hedabideak

Hego Euskal Herrian sei minuturo lan istripuren bat gertatzen da. Egunero, bajarik gabeko 128 istripu eta baja dakarten 117 gertatzen dira, eta lau egunero istripu hilgarri bat jazotzen da.

Datu hauek lan ezbehar-kopuruaren argazki finkoa dira; kopuru hauek, berez, zenbaki hotzak dira, zenbait esparrutan gora egiten dutenak, eta aldiz, beste batzuetan, behera. Baina zenbaki hotz bakoitzaren atzean pertsona bat dago, familiaren bat dago, gizarte-errealitate bat dago.

Lehenengo eta behin, pozgarria da azken urtean langile gutxiago hil izana. Baina poztasun mingotsa da, lan istripu kopurua urritu izana ez da gertatu langileen lan baldintzak hobetu direlako, kapitalismoa krisialdi sistematikoaren ondorioz baizik.

Zergatiei dagokienez eta zendu diren 81 langileen datuak aztertuz, honako alderdiak nabarmentzen dira:

• Gertatu diren lan istripuen %75,5 eraikuntzako eta industriako sektoretan pilatzen dira.
• %27,5 leku garaietatik gertatu erorketak dira, %30 zintzilikatutako gaiak edota zamak erortzearen ondorio dira, eta %25,5 harrapaketen ondorio.
• Gipuzkoak heriotza-kopuru handiena du. Azpimarratu, Gipuzkoan gertatu den gehikuntza, non lan istripu hilgarriak, 2009. urtean, 15 izatetik, 2010. urtean 31 izatera eta 2011. urtean 31 izatera igaro zen.
• Lan istripuak jasan dituzten langileen %25 azpikontratatuko enpresetan egiten zuten lan.
• OSALANen datuen arabera, istripu ez-traumatiko hilgarriak %8,33an areagotu dira, eta traumatikoak %26,09an.

Dauden guztiak dira, baina ez daude diren guztiak.
Datu ofizialek ez dute errealitatea islatzen, gizarte segurantzari afiliatuak dauden langile asko eta asko kanpoan uzten baitituzte, hala nola, ekonomia beltzean diharduten etxe-langileak. Datu horiek ez dituzte hartzen ere, nahiz eta istripua Euskal Herrian gertatu, estatuko beste autonomia erkidegokoak edota beste estatukoak diren langileak. EAE-n gertatu ziren 66 istripu hilgarrien artean, adibidez, ez dira adierazten Santurtzin, martxoaren 12an etxe-langilearen heriotza, edota irailaren 6an, AHTaren lanetan jazotakoa (Excavaciones JOVE), edota urriaren 4an Abadiñoko Estampaciones Metálicasen (METSO MINERAL) edota urriaren 7an Bilboko metroaren lanetan (Estructuras COSVIMAR) jazotakoak. Hots, Euskal Herrian gertatu den istripu hilgarria, teorian, zenduaren autonomia erkidegoan edota herrian erregistratzen da. Hau hala izanik, geure buruei honako galdera egiten diegu: zer prebentzio neurri bidera daiteke Asturiasetik, Madriletik edota Portugaletik gurera? Gure herrian erregistratu behar da istripua, bertan bilatu behar dira eragin duten benetako arrazoiak eta bertan hartu behar dira neurriak, berriro gerta ez dadin.

Gainera, estatuan egin diren azterketa batzuk adierazten digute, %30 ingurukoa den istripuen azpi-erregistro bat badagoela. Heriotza eragin duten istripuei loturiko datu hauek egiazta ditzakegu erraz, oso ugariak eta biziki larriak direlako. 2010. urtean gertatu ziren istripu hilgarriak hartuko bagenitu adibide gisa (guztiz itxitzat dagoen urtea delako), datu ofizialen arabera, 56 heriotza suertatu ziren, baina gure datuen arabera, 80 izan ziren hildakoak (Iparraldeko 4 hildakoak kontuan ez hartuz). Bi datuon arteko aldea %30ekoa da, alegia, 24 istripu ez dira jasotzen datu ofizialetan. Baina hori horrela izanik, berriro galdetu beharko genieke geure buruei: Zenbat istripu gertatu dira berez?, zenbatetan ez da bajarik adierazi? Zenbat izan dira arinak eta zenbat larriak?

Egungo ekonomia-egoera kontuan hartu behar dugu ere. Aurreko batean esan genuen ere, egoerak zuzen eragingo ziola langileriaren osasun-galerari. Ekonomia-krisialdiaren ondorioetako bat, enpresetan nagusitu diren presio eta beldurren eraginez, jendeak ez du behar duen bajarik hartzen, eta horren ondorioz, istripu arin eta larrien datuak jaitsi egin dira. Arauak aldatu izanak ere badu zerikusia egoera honetan, gaur egun, ezintasun iragankorrean egote hutsagatik, edozein langile iruzurra egin izanaren susmagarria da, eta hortaz, dagozkion esparruak (osasunaren zerbitzu publikoa, mutualitateak eta GSIN bera) egiten ari diren kontrolaren ondorioz, bajako aldia murrizten ari dira: ez, aipatu aldia luzeegia delako, baizik eta gizarte segurantzaren kutxa bakarraren kontuak koadra daitezen, lanera bidaltzen ari direlako, berez, lanerako gai ez diren langileak.

Era berean, gogoan izan behar dugu enpresa askok ez dutela legea betetzen eta sindikatuok birritan salatu izan dugula hauen jarduera. 2. jardueraz ari gara, hots, langileren batek jasaten duenean istripuren bat, bestelako betekizuna asmatzen diote, zigiluak jartzea adibidez, bajarik har ez dezan. Jadanik, Nafarroako Lan Osasunaren Institutua eta Osalanek eta lan ikuskaritzak aitortu dute, aipatu jarduera ez dela legezkoa.

Laneko gaixotasunei dagokienez, aitorpen urria salatzen dugu.

 
 
2011
2010
EAE

Brekin* 1.043

BG** 2.015

Guztira 3.058

Brekin 1.038

BG 1.752

Guztira 2.790

Nafarroa

Brekin 886

BG 1.108

Guztira 1.994

Brekin 815

BG 687

Guztira 1.502

GUZTIRA

Brekin 1.929

BG 3.123

Guztira 5.052

Brekin 1.853

BG 2.439

Guztira 4.292

* Brekin Bajarekin **BG Baja Gabe //Iturria. NLOI eta Osalan

Zorionez, erregistratu diren laneko gaixotasunen beherako joera aldatu da. Eta zorionez diogu, dena dela ez gara pozten laneko gaixotasun gehiago dagoelako, 2006. urteaz geroztik salatzen ari garenez (urte hartan, 1978. urteaz geroztik indarrean zegoen ED ordezkatuko zuena sartu zen indarrean), araudia-aldaketa horrekin, laneko gaixotasunen azpi-erregistro handiagoa sortu zelako baizik. Erreferentziako datutzat hartzen badugu Europako Batasun osoko lan istripu eta laneko gaixotasunen nondik-norakoa, datuak argigarriak dira; Europako Batasunean, laneko istripuek eragin heriotza bakoitzeko, laneko gaixotasunek eragindako 18 heriotza gertatu ohi dira. Dena dela, Euskal Herrian, aipatu parametroa alderantzizkoa da. Zalantzarik gabe, gertakari honek erakusten digu datuak ezkutatzen ari direla, eta batik bat, laneko gaixotasunen azpi-erregistroa eta honen ondorio hilgarriak ezkutatzen ari direla.

Baina 2006. urteko araudia-aldaketa horretan sistema sanitario publikoaren sendagileei laneko gaixotasuna susmagarritzat jotzeko funtsezko zeregina ematen zieten arren, EAEn, argazkirik gabeko, edukirik gabeko markoa egin dutela ikus dezakegu. Araudia egin, egin dute, baina ez dut bitartekorik ez eta baliabiderik jarri hura gauza dadin. Gaur egun, afiliatu askok azaldu behar izaten diete lehen zaintzako osagileari edota ikuskaritza medikuari aipatu eskubidea dagokiela, susmoa tramitatzera derrigortuak daudela, baina nola egin dezakete ez badute ezagutzen. Gainera, susmoa aitortzen den kasuetan, GISN-ak, beti eta sistematikoki, arbuiatzen ditu (aipatu informazioa susmoa aitortu zuenari itzuli gabe) eta epaitegien bidez erreklamatu behar dira. Hor daukagu Laudioko Guardianen lan egiten zuten bi afiliatuen adibideak (amiantoaren arriskua pean lan egiteak eragindako patologiak agertzen dutenak); non joan den astean, hauen gaixotasuna, urte luzez amiantoaren arriskua pean lan egitearen ondorioa dela aitor dakien egin zuten epaiketa.

Eta Nafarroari dagokionez, “mediku zelatarien izeneko programarekin” lan egin izanak dakarren esperientziaren abantailaz jarduteaz gain, oraindik orain, ez du eraman aipatu aukera bere ordenamendu juridikora eta antzeman beharreko lau patologietara mugatzen da, eta Nafarroako langileen %75a bakarrik hartzen du.

Amiantoak eragindako gaixotasunengatik bakarrik, azken lau urtean, 68 langile zendu dira (12 2008. urtean, 18 2009. urtean, 24 2010. urtean eta 14 2011. urtean). Baina aipatu heriotzak ez dira agertzen estatistika ofizialetan, behin, esparru judizialean onartzen denean, ez dira lan-estatistiketan hartzen, ez delako egia ezagutu nahi, ez zaiolako errealitateari aurre egin nahi. Baina ez bada ezagutu nahi errealitatea, berez, ez badugu ezagutzen gertatzen ari dena, ez daiteke konpondu, ez daiteke konpon ezagutzen ez dena.

Aztertutakoaren ondorioak begi-bistakoak eta argiak dira. Enpresetako segurtasunaren eta osasunaren benetako egoera ez da ezertan hobetu.

Egin diren azterketetan, frogatu ahal izan da lan istripu bakoitzean, gutxienez, 3 zergati nagusi ematen direla. Hiru hauetatik bi agertzen dira nabarmen, bata lanaren antolamendua, %96,3-arekin eta bigarrena, prebentzioaren kudeaketa, istripuen %81,7-arekin. Eragile horien batzeak eragiten du langileen %75,1-k beren segurtasun eta osasunerako oso arriskutsuak diren mailetan lan egiten dutela, eta bestalde, euskal enpresen herenetan, lanaldian istripu motaren bat gertatzen dela aitortu izana. Datu hauek langileek jasan ohi duten egoera larriaren adierazgarri dira. Ildo honetan, kontuan hartu behar da enpresa erdiak baino gehiagok ez dutela lan arriskuen ebaluaziorik egin. Horrek lantoki horietako arduradunei lan baldintzak ez zaizkiola axola esan nahi du, ekoiztea dutela gogoan, irabaziak eragiten dituelako horrek. Zalantzarik gabe, osasuna bigarren mailako kontua da.

Aipatu nahi genuke ere, lan istripuei eta laneko gaixotasunei dagozkien estatistika hauek ez dutela balio, genero ikuspegitik, hauek aztertzeko garaian. Ez dezagun ahantz, lan istripuak eta lanetik eratorritako patologiak, gehienetan, generoari dagokionez, neutraltasuna irudikatuz, gizonezko langileen aipamen inplizitua egiten dela edota ukatzen dela generoa kontuan hartu beharreko aldagarria dela. Egia da, prebenitzeko jarduera eraginkorrak, lan osasunaren esparruan, genero aldagarria aintzat eta kontuan hartu behar duela. Horrek, emakumearen espezifikotasun biologikoa aintzat hartzeaz gain, egun, ekoizpen lanaren banaketa eta seme-alaben zaintzak eragindakoa eta lanaldi bikoitzak eragin ondorioak aztertzera garamatza.

Honela, esan dezakegu, gaur egun, langileriak jasan ohi ditugun lan istripuak eta osasun-galerak saihets daitezkeela. Ez dira zorte txarraren ondorioz gertatzen, ez eta izurriteen edota Jainkoaren esku-hartzearen ondorioz, lanean ematen den prekarietate handiaren eta lanpostuetako arrisku ebaluazioa egin ez izanaren ondorioz baizik. Benetako gogorik balego, istripu guztiak, guztiak diogu, bai, ekidin litezke, baina tamalez, ez dago horretarako gogorik eta urtean joan, urteak etorri, ehunka langile gaixotzen eta hiltzen dira Euskal Herrian.

Segurtasun neurri eza, Laneko Arriskuen Prebentzioko Legea bete ez izana, lan prozeduren egokitasun eza, laneko erritmoak, laburbilduz, prekarietateak, 2011. urtean ere, datu onartezinak ekarri dizkigu.

Datuok, berriro ere, ezbeharren zioak egiturazkoak direla eta prekarietateak ezbeharrei eragiten diela baieztatzeaz gain, politika eta eredu baten porrota ere egiaztatzen digute. Honela ba, Gasteizeko eta Iruñeko gobernuek, zein gaizki deituriko gizarte-eztabaidako solaskideek (ezer egin gabe, zerbait egiten dutenaren itxurak egiteko bakarrik balio du) euskal langileriaren segurtasunaren eta osasunaren hobekuntzan ardura eskasa adierazten dute.

Gogo-politiko eza hori ere aurrekontuetan antzematen da, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuan nahiz Osalanen. Biek ala biek, azken lau urtean, esleitzen duten kopurua, gutxi gorabehera, %8an urritu dute. Iraganean erakunde hauek deusezak baziren ere (azaltzen zuten borondate politikoagatik eta esleitu baliabiderik ez dutelako), gaur egun, hauek duten ekiteko gaitasuna, ia testigantzazkoa da.

Badakigu nortzuk diren egoera osoaren errudunak eta arduradunak, patronala alegia. Hauek lan baldintzak kaskartzen dituzte, erritmoak ezartzen dituzte, langileriaren osasunaren eta bizitzaren gainetik beren onura ekonomikoa lehenesten dituzte. Patronalaren bidaidea, bide beltz honetan, herri-administrazio gor-mutua eta itsua dugu, ezikusiarena eginez, errealitateari bizkar ematen dioten eta istripu bakoitzaren atzean zer dagoen ahazten duten herri-administrazioak daude.

Herri-administrazio hauek patronalarena egiten dutenean, neoliberalismoaren errezeta berak erabiltzen dituzte, ahal den kosturik txikiena aldirik laburrenean alegia. Honen ondorioz, langileriaren osasuna galtzaile ateratzen da. Horratx zuhaitzak moztu eta botatzean gertatu istripuak (non Aldundiak mendien jabeak diren), Pirinioetako Autobidean gertatu istripuak edota Bilboko Metroan edo EUSKOTRENen edota AHT-ko lanak, non 2008. urteaz geroztik dagoeneko bost langileak hil diren.

Gogoan izan behar dugu ere, ate-joka daukagun lan erreforma; patronalak asmatu duen eta Rajoyren gobernuak beteko duen erreforma. Oraingoz, ezin dugu honen azterketa sakonik egin, baina honen nondik-norakoa ikusiz, argi eta garbi dugu langileriari eskubideak urritu ez ezik, lan merkatua are gehiago kaskartzean, langileriaren bizitzeko eta lan egiteko baldintzei zuzenean eragingo die ere, nahiz eta ondorio horiek aintzakotzat ez hartu, ez eta bat-batean ikusi.

ONDORIOAK.
1.- Gobernua eta patronala bat datoz nahi duten lan harremanen ereduan. Prekarietatea, kontratazioa egitean lege-iruzurra eta kontrolik gabeko azpikontratazioa ontzat jotzen dira. Ez dago inolako asmo politikorik segurtasunaren eta osasunaren kalitatea hobetzeko.
Ezbeharren egiturazko zioen aurkako borrokak patronalak dituen interesen aurkako neurriak behar ditu. Dena dela, Administrazioak (Lan Ikuskaritzak, Osalanek, NLOI-k) uko egiten dio, gure eskubideen bermatzaile teorikoak izanik, dagokion zereginari eta patronalarekin eta hark dauzkan ideologia-tesiekin bat egiten du.

2.- Prekarietatearen aurka, behin-behinekotasunaren, azpikontratazioaren, eta abarren aurka, aurrez aurre, borrokatuko ez garen bitartean, ez dira egiazki eta zuzenean urrituko lan istripuak, laneko gaixotasunak eta osasunari egin bestelako kalteak; gertatuko diren lan istripuen eta laneko gaixotasunen gora eta beherak zorteari edota abagune ekonomiko jakin bati lotuko zaizkio (gure osasuna eta bizitza ezin dugu zortearen edota ekonomiaren esku utzi).

3.- Lan osasunaren gaian benetako politikarik ez izana propagandaz eta edukirik gabeko kanpainen bidez estaltzen da.

4.- EAEko eta Nafarroako gobernuek “gizarte eztabaidarako” mahaia lehenestea aukeratu dute. Aipatu hitzartze-mahaikide guztiak bat datoz eredu horretan. Horrek Osalan eta NLOI-a edukiez hustutzea dakar berekin.
Gogora dezagun, ezbehar-arloan, “gizarte-eztabaidan” oinarritutako estatuko politikak porrot egin duela.

5.- LABek segurtasun eta lan osasuneko herri-politiketan erabateko aldaketa suerta dadila eskatzen du. Prekarietatea deuseztatzeko eta enplegu duina eta kalitatezkoa sustatzeko asmo politikorik ez dagoen bitartean, gure planteamenduek bere horretan iraungo dute.

Egiturazko zergatien aurka borrokatuko ez den bitartean (prekarietatea, behin-behinekotasuna, azpikontratazioa, enpresetako prebentzio eza, etab), ez dira egiazki eta zuzenean urrituko lan istripuak, laneko gaixotasunak eta langileriaren osasunari egin bestelako kalteak.

Honengatik guztiarengatik, LAB sindikatuak Lan Harremanetarako Euskal Esparrua sustatu nahi du eredua aldatuz. Ekonomiaren eredu aldaketa honetan, ekonomia-irizpideek ez dute osasuna baldintzatu behar, eredu honetan, kalitatezkoa, ororentzat eta parte-hartzailea den osasun eta berezko prebentzio sistema izan behar dugu. Horixe dugu bidea.

Bilbon, 2012ko otsailaren 8an

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.