2025-04-01
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaEUDELeko akordioaren aurrean eredu propioaren alde egiteko deia egiten du LABek

EUDELeko akordioaren aurrean eredu propioaren alde egiteko deia egiten du LABek

PNV eta EH Bilduk EUDELen iguruan lortu berri duten itunaren harira, LAB sindikatuak interpelazio bat egin nahi du. Besteak beste Madriletik etorri diren inposizioen aurrean eredu propio bat landu dadin eta sindikatuekin negoziatzeko izan duten itxiera gaindi dezaten.

LAB sindikatuak, PNV eta EH Bilduk EUDELen inguruan lortu duten itunaren zehaztapenik izan gabe, egin nahi du interpelazio bat akordio honek hurrengoak ekar ditzan:

• Madriletik etorri diren inposizioak eta EUDELek, besterik gabe, aplikatzeko izan duen jarrera aldatzea, eredu propioa landuz.

• Sindikatuekin negoziatzeko izan duen itxitasunari amaiera ematea. Izan ere, azken urteotan, negoziatzeko inongo borondaterik ez da egon EUDELen aldetik. Eta negoziazioaren bidez langileen baldintzak hobetzea eta prekarietatearekin bukatzea.

• Azken urteotako murrizketei akabera ematea eta herritarrengandik hurbilen dauden zerbitzu publikoak bultzatzea eta garatzea, pribatizazioak geldituz eta errebertsioak bultzatuz.

• LABen espero dugu akordioak kanpoko inposizioen gainetik Hego eta Ipar Euskal Herriko udalen elkarlana sustatzeko balio izatea, baita euskal gune sozioekonomiko eta politikorako tresna eraginkorra izatea ere.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko Hezkuntza Publikoko irakasleen greba egun arrakastatsua

Greba zikloaren 8. greba jarraipen zabala izan du. Milaka langile mobilizatu dira Bilbo, Donostia eta Gasteizen egindako manifestazioetan.

Grebara deitu dugu Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioetan apirilaren 9an eta 10ean, lehen hitzarmena lortzeko borrokan

LABek eta ELAk proposamen bat eman diogu Aldundiari, bere lehen testuari erantzuteko. Sindikatuok ez dugu onartuko langileen lan-baldintzak nabarmen hobetuko ez dituen hitzarmenik.

Lan ikuskaritzak arrazoia eman digu eta PEPSICO zigortu du 2023ko arazoaren 30eko Greba Feminista Orokorrean izandako jarrera dela eta

Dena LABek sartu genuen salaketa baten harira izan da. Honen arabera, frogatuta geratu da grebalariak ordezkatuak izan zirela.