2024-11-22
HomeEkintza SozialaPribatizazioak mesede tratuak, borondate erostea eta iruzurra dakartza

Pribatizazioak mesede tratuak, borondate erostea eta iruzurra dakartza


Mario Fernandez, Mikel Cabieces eta Rafael Alcortari ahozko epaiketa irekiko dietela jakin ostean, Kutxabank kasuko akusazioa osatzen duten eragileek prentsaurrekoa egin dute hartutako erabakiaren balorazioa egin eta hemendik aurrerako urratzak zehazteko.

Kutxabank kasuko Herri-Akusazioa (LAB, ESK, STEILAS, EHNE Bizkaia, HIRU, Plataformas de Pensionistas de Euskal Herria eta EKA) osatzen duten eragileen arabera Cabieces kasua politikari batzuen ate birakarien funtzionatzeko moduaren kasu argia da. Kasu honetan, 2016ko otsailak 5eko autoak argi uzten duen moduan, inolako lan prestazio gabe.

Kutxabankeko ustezko iruzurra eta mesede tratua erabaki politikoa da, Kutxabank eta euskal kutxak pribatizatzea erabaki dutenena (EAJ, PP eta PSE). Erakustaldi praktikoa da nola kutxen likidazio eta pribatizazioak borondate politikoak erostea behar duen, erabakiak hartzeko gehiengoak eman daitezen.

Erakundeetan zabaldua dagoen praktika da honakoa, akziodun pribatuen alde erabakiak hartzen dituztrenak saritzen dituztenak, sarritan eduki gabeko administrazio kontseiluetan jarriz.

Aurretik aipatutako autotik honakoa nabarmentzen dugu:

Cabieces jauna eta Kutxabanken artean edo Cabieces jauna edo Rafael Alcortaren bulegoaren artean, “ez zen egon dokumentu kontraktualik, ez borondateen akordiorik, kontratazio zehatz baten inguruan, ezta zerbitzu profesional definiturik ere, entitatearentzat beharrezko izango zenik.

“Ez zen beharrezko baldintzarik ematen kontratazio berri baterako” ordainketen arrazoi bezala aipatzen den lan-kargaren arabera.

“Jasotakoaren zenbatekoak ez du proportziorik garatutako jardueraren balioarekin” eta bereziki nabarmentzekoa da Cabieces jaunari hiru urtera iritsi arte 4 hilabeteko soldata likidatu zitzaiola gehi 900 eurotako zenbateko bat, “argi dago hilabete horietan ez zuela entitatearentzat inolako zerbitzurik garatu”.

Cabiecesen gastuen justifikazioa Caja Surreko abokatuarekin izandako harreman estuan bere partehartzea zuzena aipatzea da. Bada, abokatuak Cabieces jauna ezagutzea ukatzen du eta honek aportatzen dituenen artean “ez da agertzen bidaia gasturik, Cordoban Caja Surreko abokatuarekin izandako bileretan ukatu egin dutelarik Mikel Cabiecesen presentzia”.

“Honela zantzuen arabera hitz egin daiteke entitatearentzako kalte zuzena dagoela eta ondoriozko onura hirugarren batentzat, sozietatearen ondasunak iruzurrez izatea eta karguaren funtzioen gehiegikeria, beharrezko elementuak administrazio desleialeko delitua dagoela iritzi ahal izateko”.

“Igualaren preziotik gora fakturatutako zenbatekoak ez zuen Rafael Alcortaren lan bat ordaintzen hirugarren batena baino, lan hori ez zen agertzen, ez bere edukiaren definizioan ezta bere gauzatze zehatzean, kontrolerako edozein aukerari ihes eginez”. Profesional espezializatu baten lana ere ez zen, besteak beste ez zuelako jarduerarik 1990etik.

Autoak azkenean, honakoa zehazten du:

“Prozedura laburtuz prozeduraren jarraipena ebaztea Mario Fernández Pélaz, Miguel Ángel Cabieces García eta Rafael Alcorta Callejaren kontra administrazio desleialeko delitu batengatik, behar ez den apropiazioko delitu batekin eta dokumentu faltsuketarekin batera”.

LAB, ESK, STEILAS, EHNE Bizkaia, HIRU sindikatuok eta Euskal Herriko Pentsiodunen plataformak eta EKA kontsumitzaileen elkarteak osatzen dugun herri akusazioak baikorki baloratzen dugu pertsona hauen ahozko epaiketa ireki izana, eta orain arte kasu honekiko egin ditugun salaketetan berresten gara. Autoak arrazoia ematen digu, eta gehitu beharko litzaioke ekintza hauek ezin izango zirela aurrera eraman ordezkari politiko jakin batzuk agindu izan ez balituzte kaltetuta dauden entitateetan, ekintza hauen atzean bultzada politiko eztabaidaezina dagoela, eta erantzuleek ordaindu beharko luketeela.

Ez daukagu inolako zalantzarik PNV, PP eta PSE alderdiak, Kutxabank pribatizatzearen erabakia hartu zutenak, ekintza hauen atzean daudenik. Cabiecesi mesede tratua beste abantaila alderdikoi bat zela, alderdi hauek bankua kapital pribatuari saltzeagatik eskuratzen dutena.

Mikel Cabiecesekin gertaturikoa ordezkari politiko batzuek dirua irabazteko darabilten ate birakarien negozioaren adibide argia da dirua. Esan beharra dago, gizon honek hilero Kutxabanketik 5.000 euro jasotzeaz gain, antzeko kopurua jasotzen zuela Iberdrolatik bertako administrazio kontseiluko kide izatearren. Bankari eta enpresariek politika publikoak erabakitzen dituzte, eta erabakiak hartzen dituztenak beraien enpresetan kolokatzen dituzte euren funtzioak amaitzean. Horrela funtzionatzen dute ate birakariek.

Hamar egunetako epean barruan akusazio idatzia aurkeztuko dugu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.