2024-07-04
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaSinatu zerbitzu sozialen defentsan. Nik sinatuko dut!

Sinatu zerbitzu sozialen defentsan. Nik sinatuko dut!

Prekarietatearekin ez dago kalitaterik. Langile gehiago, zerbitzu hobea!

Bizitzan zehar, eta hamaika zergatirengatik, gizarte-laguntzaren beharra izan dezakegun egoera gorrietan egon gaitezke: menpekotasuna, babes eza, bazterketa, gabezia materialak, bortxakeria matxista. Babes soziala eskatzen duten egoerak dira guztiak. 

Azken finean, denok duintasunez eta autonomiaz bizi nahi dugu, eguneroko bizikidetzan asebeteko gaituzten harremanak izan nahi ditugu, egunerokotasunean eta bizi garen inguruan ongi txertatuak dauden harremanak. Uko egin ezineko eskubide batez ari gara. Eta horrelako egoeretan, Administrazioak bermatu behar du eskubide hori, onuragarriak eta hurbilak diren zerbitzuak eskainiz.

Dena dela, gizarte zerbitzuen egoera oso kezkagarria da. Gizarte laguntzaren eskariak erruz gainditzen du eskaintza. Lehendik ahulak ziren gizarte zerbitzuek gaina jo dute krisialdi ekonomiko eta sozialaren egoerarekin. Eskatzaileen kopurua igo egin da eta beharrak, premiak handitu.

Egungo Gizarte Zerbitzuak eredu neoliberalaren arabera eratzen dira. Jendearen eskubide sozialak negozio bilakatzen ari dira. Honela, administrazioek zerbitzuak murriztu dituzte, eta era berean, erakunde pribatuen esku uzten ari dira, eta beraz, horiek irabazi-interesak gailentzen dira, zaintzaren kalitatearen kaltetan. Mozkinak eta superabita bilatzeak, enpresa eta erakunde pribatuak gero eta kualifikazio txikiagoko langileak kontratatzera daramatza, gero eta lan baldintza kaskarragoak ezartzera, gero eta eskasagoa den zerbitzua eskaintzera; hori guztia, administrazioen konplizitatearekin.

Gizarte zerbitzuetan ematen diren lan baldintzek ezinezko egiten dute laguntza egokia eskaintzea. Egoera bereziki salagarria da mendeko adinakoen laguntza eta egoitza-zentroetan, babesgabeko haur eta gazteen zentroetan eta ezgaitasunen bat dutenen zerbitzuetan.

Gaur egun, profesionalen eta zaindu beharreko pertsonen arteko proportzioak adierazten digu lanaren gainkarga dagoela, eta ondorioz, bideraezina da zaintza pertsonalizatua izatea. Baldintza horietan gizarte zerbitzuetako langileek egin behar duten ahaleginaren ondorioz haien osasunak txarrera egiten dau, oso bizkor, eta gihar eta hezurduren lesioak eta buruko arazoak handitu egingo dira, era kezkagarrian. Gizarte-lanak gutxietsiak egoteak egoera okertu besterik ez du egiten, prekarietate eta iragankortasun mailak handiak, soldata apalak, urteko lanaldi luzeak,… ekarriz.

Honengatik guztiagatik aldarrikatzen dugu gizarte zerbitzu publiko eta unibertsalen beharra, bertze sistema publikoekiko alderagarria izanen dena, Hezkuntza eta Osasun sistemaren parekoa. Duintasunez eta autonomiaz bizitzeko eta gure inguruan ongi txertaturiko harremanak izateko kalitateko gizarte zerbitzuak behar ditugu, behar besteko baliabide eta bitartekoekin.

Xede horretan, otsailaren 19an sinadurak biltzeko kanpaina eginen dugu, Nafarroako eta EAEko gobernuei eskatzeko:

a) Adinekoen, adin txikikoen eta aniztasun funtzionala dutenen zentruetan plantilak handitzea eskatzen dugu.

b) Arreta integrala eskaintzea posible izan dadin, administrazioei eskatzen diegu profilen eta funtzio profesionalen hedapena berma dezatela.

c) Langileen, erakunde sozialen eta erabiltzaileen parte-hartzea eskatzen dugu, zerbitzu sozialetakok langileen beharrekin loturiko ebaluazio, kudeaketa eta erabakietan.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu

Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.

Amurrio Ferrocarril y Equipos-en ez dugu kaleratzerik onartzen

Ekainaren 5ean, 57 urteko langile bat kaleratu zuten Amurrio Ferrocarril y Equipos-en. Enpresa Batzordetik kaleratzea publikoki salatu nahi dugu eta baita aurretik gertaturiko egoera ere, erabat hausten baitituzte batzordearen eta enpresaren arteko harremanean ulertzen diren protokoloak.