2025-04-14
HomeIndustriaEraikuntzaGerediaga-Elorrioko autobideko lanetan ez da Bizkaiko eraikuntzako hitzarmena betetzen

Gerediaga-Elorrioko autobideko lanetan ez da Bizkaiko eraikuntzako hitzarmena betetzen

Berriro ere LAB sindikatuak salaketa jarri du Lan Ikuskaritzan. Oraingo honetan, Gerediaga – Elorrio autobidea da arrazoia, bertako obretan behin eta berriro urratu dituztelako Eraikuntzako Bizkaiko Hitzarmenaren lan baldintzak.

Duela urtebete luze salatu genuen egoera jada eta Lan Ikuskaritzak txosten bat helarazi zigun. Bertan zehazten zen beharrezkoak baino okerragoak ziren lan-baldintzen ezarpena ezagutzen zenean araudiaren arabera jokatuko zela. Urtebete pasatu da eta egoera ez da hobetu, txarrera joan da:
langileek hamabi orduz egiten dute lan asteko zazpi egunetan, lanaldien arteko atsedenaldiak ez dira betetzen, Eraikuntzarako egutegia ez da errespetatzen, soldatak ez dira soldata tauletara iristen, langileek ez dituzte babeserako ekipamendu minimoak, lan arriskuei eta prebentzioari buruzko arauak ez dira betetzen…

Egoera larria da. Bada, uste baino larriagoa da azpiegitura horren sustatzailea Bizkaiko Foru Aldundia delako, eta gu guztion diruarekin egiten ari direlako lanak. Zergatik intetresatzen zaie lehenbailehen amaitzea? Autonomi Hauteskundeak hurbil daudelako, agian?

Arazo larri hau konpontzeko, LABetik gogorazten dugu badugula alternatiba Eraikuntzarako:

• Obra publikoa esleitzean, epe barruan amaitzea lehenetsi behar da, kontratazioa zein azpikontratazio kate osoan lan baldintzak errespetatuta, kostua lehenetsi gabe.

• Enpresa esleipendunak ardura hartu behar du lan baldintzak betetzeko.

• Zerrenda bat egin behar da lan baldintzak betetzen ez dituzten enpresekin, lau urteko epean parte har ez dezaten obra publikoen esleipenetan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru Nafarroarako gutxieneko soldataren alde CENen, UGTen eta CCOOen aurrean mobilizatu dira

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek salatu dute CEN, UGT eta CCOOek uko egin diotela Nafarroarako gutxieneko soldata negoziatzeari, nahiz eta milaka langileren bizi-baldintzak hobetzea ekarriko lukeen, eta milaka sinadura biltzen hasiko dira gutxieneko soldata propioren alde.

15 langileren kaleratzearekin, akordiorik gabe amaitu da Ekide enpresako kontsulta epea

Gaur amaitzen da Arrasateko Ekide enpresako EEE negoziatzeko epea. Enpresak jakitera eman duenez, 15 langile kaleratuko ditu, besteak beste, ekonomia, antolaketa eta ekoizpen arrazoiengatik.

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena: