Eusko Jaurlaritzak prozesu berritzaile eta ekitatiboa bezala aurkeztu zuen, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko helburuarekin enpresa berriak sartzeko aukerarekin.
Amaitu da prozesua eta Eusko Jaurlaritzak ez ditu helburuok bete: ez da enpresa berririk sartu eta gainera, euretako bat (Gastronomia Baska) desagertu egin da esleipenen artean eta interes ekonomizista lehenetsi dute, prezioen jaitsiera nabarmena onartuz.
Gastronomia Baskako langileek arazo larria dute sukalde zentralean. Beste enpresa batzutara subrogatutako monitoreek enpresako langileen %60 suposatzen dute eta jangeletako zerbitzu osoaren galera (13.000 menu eguneko). Begirale hauek subrogatuak izango dira eta menuak beste enpresa esleidunetan prestatuko dira. Arazoa menuok prestatzen zituzten eta 700 begiraleen koordinaketa administratibo eta antolaketa kudeatzen zuten langileentzako da, ez baitute subrogaziorako eskubiderik.
Hori dela eta zuzenean interpelatu nahi ditugu Hezkuntza eta Enplegu Sailak euren erantzunkizuna nabarmenduz:
– Enpresa honetan eman den enplegu suntsiketaren aurrean, etorkizun larriarekin utziz.
– Bertako enpresei emandako babes apala, multinazionalak eta estatu mailako enpresak lehenetsiz.
– Kalitatearen aurretik prezioa lehenestea esleipen prozesuetan.
Hori dela eta, sektorean gehiengoa duen LAB sindikatuak Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio, Sail bi horien bidez, sukalde eta administrazioko langileen subrogazioa ziurtatu eta bermatu dezan.