2024-07-24
HomeZerbitzu PublikoakEnplegu PublikoaEuskal Enplegu Publikoaren Legea: Guztiontzako zerbitzu publikoak ala eliteek zuzendutako zerbitzuak?

Euskal Enplegu Publikoaren Legea: Guztiontzako zerbitzu publikoak ala eliteek zuzendutako zerbitzuak?


PNVk zuzentzen duen gobernuak aurrera darrai Enplegu Publikoaren Legearen tramitazioarekin. LAB Sindikatutik salatu dugun bezala, estatu mailan aplikatzen ari den arauen garapena besterik ez da, bertako beharrizanei erantzuten ez dieten irizpide batzuk aplikatu nahian. Horren aurrean, Euskal Herrian sektore publikoa arautzeko eredu propioa behar dugula galdegiten dugu. 

Ohartarazi izan dugun bezala, lantokietan sentsibilazio kanpainei ekin diogu eta mobilizazioekin jarraituko dugu harik eta Lege Egitasmoa bertan bera gelditu arte.

Hona hemen kanpainan erabiltzen ari garen aurkezpen grafiko bat, kartela eta eskuorria. Alde batetik Lege Egitasmoaren arrisku nagusienak seinalatzen dituzte, eta bestetik LABek planteatzen duen alternatibaren ardatzak.

AURKEZPEN GRAFIKOA



KARTELA [PDF]
 


ESKUORRIA [PDF]

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Mondélezeko enpresa batzordeak enpresaren jazarpen sindikala salatu du

Zazpi hilabeteko negoziazioaren eta 44 greba egunen ostean, enpresaren jarrera guztiz zurruna izaten ari da, ez edukiei dagokienez, baizik eta langileak kikildu asmoz

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.