2025-03-11
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaLABek Viveros Perica S.A. kontratan subrogazio klausulen betetzea kontrola ditzan eskatzen dio...

LABek Viveros Perica S.A. kontratan subrogazio klausulen betetzea kontrola ditzan eskatzen dio udalari

LAB sindikatuak, Viveros Perica S.A. lorezaintza enpresak kontratu publiko baten adjudikazioduna den heinean, betebehar laboralen betetzeari buruz Vitoria-Gasteizko udaletxearen aldetik beharrezkoa den kontrol falta salatu nahi du.
Betebehar hauek lan arloan, gizarte segurantzan eta lan arriskuen prebentzioen arloan indarrean dauden xedapenak betetzean oinarritzen dira. Hala nola, plantillaren lan eskubideetan subrogatzeko betebeharra.

Hala ere, 2011ko abuztuan OSALANek prestatutako txostenean agertzen den bezala, Viveros Perica S.A.k ez ditu lan osasunaren arloan arauak betetzen. Izan ere, txosten horrek enpresak behar diren prebentzio neurririk hartzen ez dituela zehazten du, langileak arriskuan jartzen dituelarik.

Subrogazio eskubidea bete gabe utzirik, haien lankideengandik urruntzeko eta bakarrik uzteko, enpresak traba egiten dizkien langileak zigortzen ditu ez dagozkien loteetara bidaliz. Are gehiago, langileen ordezkariak izate hutsagatik zigortuak izatera heltzen dira.

Hau dela eta, subrogazio klausulen kontrola eta betearazteko behar diren mekanismoak ezar ditzan eskatzen diogu Vitoria-Gasteizko udaletxeari. Hala nola, pasa den urrian oposizioko udal talde guztiek mozio baten bitartez, zerbitzu publikoen mantentzeari eta hobekuntzari dagozkion artikuluak bete ditzan udal gobernuari eskatu zioten bezala.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tafallako eta Erriberriko larrialdiko arreta berrantolatzea exijitzen du

Iazko irailaren 26an, Erriberriko larrialdiko arreta zerbitzua itxi zuten, eta Tafallako eskualdeko larrialdi zerbitzua egoera kezkagarrian dago. Hori ikusita, ezinbestekoa da Tafallaldeko larrialdiko arretari berehalako konponbide orokor bat ematea. Langileek eta herritarrek egoera salatu dute, eta adierazi dute ezen, Erriberriko larrialdi zerbitzua itxi ondoren, lehenengo arreta ematea langile ez-sanitarioen esku utzi dela, zehazki, administrarien esku. LABek horren berri eman zion duela hilabete batzuk bai Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari, bai Ospitalez kanpoko Larrialdien Zuzendariordetzari. Hala ere, konponbideak jarri beharrean, funtzionamendu berarekin jarraitzen dute, herritarrei ematen zaien zerbitzuaren gabeziak konpondu gabe.

LABek eskubide murrizketa salatu du Bilboko El Corte Ingles-en

LAB Bilboko El Corte Ingles-en aurrean mobilizatu da langileen lan-baldintzen errealitatea enpresak saltzen duen bikaintasun-iruditik oso urrun dagoela salatzeko.

GUREAKek laneko bajak ez izatera kondenatzen ditu aniztasun funtzionala duten langileak

Mutualia erabiltzen du horretarako, ez baitu onartzen laneko istripuen jatorri laborala. Langileen minusbaliotasunak koartada gisa erabilitzen ditu, eta, hala, lanak eragindako kalteak aitortzea saihesten du.