LAB sindikatuak Durangoko mugimendu feministak abenduaren 18an, 9:15etan, Durangoko epaitegi aurrean egingo duen mobilizazioa babestu eta bertan parte hartzeko deia egiten du langile mugimenduak ezin baitu inolako eraso matxistarik onartu; ezta erasotzaileak bere burua biktima bihartu nahi izatea ere.
Bestalde mugimendu feministako kide baten aurkako erasoa, herritar guztion aurkako erasotzat hartzen dugu. Eta ondorioz, guztiok erantzun behar diogu deitu diren mobilizazioetan parte hartuz. Amaitzeko, Paul Abasolori argi utzi nahi diogu bere familiaren “abizen eta egoera ekonomikoak” emandako indultoak ez digula balio eta herritarrok memoria daukagula. Horregatik, eraso matxistekin bukatu nahi badugu, erasotzaileak juridikoki zigortu ezean, sozialki zigortzen jarraitu behar dugu.