Onartu nahi duten suhiltzaile lege berriaren aurka manifestazioa egin da gaur, hilak 16, Bilbon, Udaletxetik Aldundiaren Jauregira. Mobilizazio honen bidez tarmitazio bertan behera utzi eta negoziazioei ekiteko eskaria luzatu dute langileek.
LABek “suhiltzaileen legea” suhiltzaileak berak kontuan hartu gabe egiten ari direla salatzen du. Euskal Gobernuak nahita ez du egin sindikatuekin entzunaldi-tramiteaeta ez gaituzte aintzakotzat hartu ezertarako. LABetik uste dugu lege bat baliogabekoa dela bere eztabaidan parte hartu ezin badute haren eragin nagusia jasaten dutenek.
Suhiltzaileen aurkako lege bat da:
– Pribatizazioari ateak zabaltzen dizkiolako.
– Suhiltzaile laguntzaile, borondatezko suhiltzaile eta enpresako suhiltzaile figurak sortzen dituztelako segurtasunaren kontura, gure lanaren prekarizazioari ateak zabalduz.
– Funtzioen arautze urriarengatik. Erreskate eta salbamendu funtzioetan bigarren mailara baztertzen gaitulako.
– Suhiltzaile-gidaria postua C1 taldera pasa arren, lege berriak eragozten duelako beharrezko titulazioa ez duten suhiltzaileak talde horretara pasatzea. Gure ustez, Funtzio Publikoaren Legeak baditu formulak langile guztiak C1 taldera pasa ahal izateko.
– Koordinatze Batzordean (organo aholku-emailea, eztabaidatzailea eta parte-hartzailea) ez duelako partaidetza sindikala izan.
Hori guztia dela eta, LABetik lege honen tramitazioa berehala geldiaraztea eta suhiltzaileen zerbitzuetako sindikatu ordezkatzaile guztiekin negoziazioak irekitzea eskatzen dugu